Liburuxka salgai

Mitologia saioak

Kontu-kontari mitologiaren inguruan
Zure ikastetxean edo herrian, umeentzat mitologiaren inguruko saio bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Hasiera

"Izena duenak izana du"
Hori dio euskal esaera zahar ezagun batek.

Bilduma honen helburua, Eusdkal Herriko aintzinako  jainko eta pertsonaia mitologiko garrantzitsuenei buruz ideia orokor batzuk plazaratzea da. Baina, pertsonaia mitologikoei buruz hitz egin nahi badugu, lehenik, Mitoa eta Mitologia zer den argitzea komeni zaigu.

Mito gehienak, gertaera edo elementu natural batzuk azaldu nahi izatetik sortzen dira. Mito hauek sortu ziren garaian gizakiak zenbait fenomenuren arrazoiak ulertzen ez zituenez, naturaz gaindiko izateen bidez azaldu zituen.
Euskal mitologia kristautasunaren aurreko garaietatik datozen sinesmen, pertsonaia mitiko eta elezaharren multzoak osatzen dute. 
Euskaldunek zenbait pertsonaia edo izaki alegiazkori buruzko gertaerak sinesten zituzten, eta, istorio horiek elkarri kontatu dizkiote mendeetan zehar. Gehienak fenomeno naturalekin lotuak daude.  
Jatorrizko Europatik, indoeuropear inbasioen (k.a. 1500-2000) aurretik, hizkuntza eta kultura propio batekin irauten duen herri zahar hau, mundu mitologiko bat eraikitzen joan da; bertako sinesmenekin batera kanpoko eragin asko jasoz eta bereganatuz.  Baina, oro har, esan daiteke, Euskal Herriako mitologiak osotasun bat osatzen duela, eta ezaugarri propioak dituen mitologia bat dela. Horregatik, Euskal Herriko mugetan agertzen zaizkigun pertsonaiei buruz hitz egingo dugu. Batzuk eskualde batzutan bakarrik aurkitzen ditugu eta beste batzuk nahiko orokorrak dira. 

JM Barandiaran etnologo jakintsuak euskal mitologiaz testigantzak jasotzen egin- dako lan eskergaz baliatu gara, batez ere, bildumatxo hau osatzerako orduan, bai pertsonaien ezaugarriak eta elezaharrak aipatzerakoan, eta baita, irudiak egiterakoan ere. Beraz, eskerrak ematetik hasi beharko genuke. Dena den, esan behar da, irudiak sortzerakoan irudimena erabiltzea ere ezinbestekoa izan dela.

 



 
Debes haber iniciado sesión para añadir gadgets que sólo puedes ver tú.