Elezaharrak

Elezaharrak, ipuinak eta alegiak
    Mendeetan zehar, belaunaldiz belaunaldi, euskal baserrietako sutondoen epelean, sugarrek eskaintzen dituzten argi-itzalek sortzen duten giro majikoan murgilduta, euskalduna mundu imaginario aberats bat sortzen joan da: elezaharretako pertsonai mitologiko boteretsu eta beldurgarriak, ipuinetako gertaera liluragarriak edota alegietako irakaspenak. Aiton-amonek, baserriko familia zabalean zeuden ume andana hura liluratuta utziko zuten negu hotzetako ilunabar luze haietan, eta ume haiek beraiek, etorkizunean, beste horrenbeste egingo zuten bilobekin.
Alegiak, ipuinak eta elezaharrak prosa narratiboaren forma ezberdinak dira. Jatorria iragan urrunean dago, eta beraien arteko mugak zehaztea oso zaila da, antzeko ezaugarri anitz baidute.
Narrazio hauek, herri edo nazio baten folklorearen adierazle dira, eta letradun aditu batzuk lan eskerga egin dute ondare guzti hau jasotzen eta idazten, literatur mailara eramaten. Euskal Herriak ahozko literatur aberatsa izan du, eta Arturo Canpiónek, Iturraldek, Azkuek eta Barandiaranek kontakizun ugari bildu eta eskaini digute idatziz.
Ipuinen eta elezahar edo legenden arteako muga zehaztea zailagoa da oraindik, biek hala biek, normalean fikziozko gertaeratan oinarritzen baitira. Bereiztasun bat egitekotan, esan beharko genuke, ipuinak asmakizuna direla, eta ez direla leku eta garai zehatz bateatan kokatzen, eta zehaztasun ez horrek atenporaltasun kutsua ematen diotela. Elezaharretan aldiz, gertaera erreal bat omen dute oinarrian, eta herri edo auzo batean norbaiti gertatutakoaz ari zaizkigu, gertutasun eta errealtasun zentzua emanez alde batetik. Baina beste alde batetik, kontatzen diren gertakizunak irudipenezkoak edo fantastikoak dira. Antzinako gizakiek erantzun garbirik ez zuten fenomeno bati erantzuna ematen zaio; gizakiaren bizitzan edo naturan gertatzen den fenomeno bati. Gehieneatan, aparteko doainak dituzten gizaki edo izakiak dira gertaera harrigarri horien ardura dutenak. Antzinatik, gizakiak ulertzen ez zituen gertaera eta fenomeno horiei azalpen bat aurkitu beharra izan du, eta horretarako pertsonaia mitologikoak asmatu ditu.

Alegiak literatura primitiboaren barnean sartzen dira. Ziurrenik ekialdetik etorriak, eta greziarrek maila gorenera jasoak. Gure artean, Felix Maria Sanmaniego arabarra izan genuen XVIII mendean alegiak jasotzeko lan horretan aintzindari eta aditu nagusia.
Alegiak asmatutako alegoriak dira. Narrazio hauetan, gizakien doainak hartzen dituzten izaki irrazionalak, gehienetan abereak, protagonista diren gertaerak kotatzen dira, eta beti, irakaspen praktiko edeo moral bat eskaintzen dute. Gelditu zaigun ondare aberatsak adierazten digu, antzinako euskaldunek natura eta abereen izaeraz naiz gizakiaren barne senaz zuen ezagutza handia zela.
Mitologiarekin harreman zuzena elezaharrak dute, eta horregatik euskal elezahar batzuk aurkeztuko ditugu; baina bide batez, euskal ahozko tradizioatik jaso izan diren alegia eta ipuin banaka batzuk ere irakurtzeko aukera emango dizuegu.
Subpáginas (42): Ver todo