Elezaharrak‎ > ‎

Atarrabi

ATARRABI

 Ezpeletan (Lapurdin) kontatzen duten elezahar batek dioenez, Atarrabi eta anaia gazteago bat, beste ikasle batzuekin batera, Txerren edo Etsairen (deabruaren) haitzulora joan omen ziren ikas- ketak egitera.

Ikasketak bukatu zituztenean, irakatsitako guztiaren truke, ikasleetako batek betirako berekin geratu beharko zuela esan zien Txerrenek. Zozketa eginik, Atarrabiren anaia gazteari suertatu zitzaion geratzea. Bere anaia hain larri eta triste ikusi zuenean, Atarrabik bere burua eskaini zuen anaiaren ordez eta etsaiak onartu egin zuen.

Txerrenek bere biltegi handian zuen irina bahe batetik pasatze- ko agindu zion, baina ezinezko lana zen hura, irina eta zahia biak batera joaten baitziren bahearen saretik.

Etsaiak behin eta berriro galdetzen zuen:

-Atarrabi, non haiz?

Eta hark erantzuten zion:

-Hemen nago!

Atarrabik leku hartan gehiago ez jarraitzea erabaki zuen eta baheari "hemen nago" esaten irakatsi zion. Horrela, Txerrenek betiko galdera hura egiten zuenean, baheak erantzungo zion. Etsaia beste- tan arduratuta zegoen momentu bat aprobetxatuz, Atarrabi haitzu- loaren sarrerarantz abiatu zen atzeraka ibiliz, hori baita haitzulo magiko batetik ateratzeko era bakarra, ez ahaztu!

Hanka bat haitzulotik kanpora atera zuenean bertan ikusi zuen Txerrenek zertan ari zen, eta ihes egiten ez uzteko joan zitzaion bidea moztera; beranduegi, ordea...! Atarrabi haitzulotik kanpo eta etsaia- ren ahalmenetatik urruti zegoen... Atarrabiren itzala, ordea, barruan zegoen oraindik, eta etsaiak harrapatu egin zuen.

Urteak joan ziren eta Atarrabi apaiz egin zen. Itzalik gabe jarraitzen zuen. Meza garaian baizik ez zitzaion agertzen itzala, kon- tsagrazioko unean, hain zuzen.

Zahartzen ere ari zen Atarrabi eta egun batean ala bestean hil behar zuela eta, sakristauari deitu zion:

-Badakik kontsagrazio unean baizik ez dudala izaten itzala eta, nola edo hala, une horretantxe hil behar dlat... bihar meza garaian, itzala nire alboan ikusten duanean, hil egin behar nauk.

Sakristauak hitz eman zion baietz, hilko zuela, baina momentua iritsi zenean barruak ez zion utzi.

-Begira, horrek ez dik inolako penarik eman behar -esan zion Atarrabik- itzala dudanean hiltzen ez banauk beste edozein momentutan hilko nauk eta orduan bai salbaziorik ez dudala ¡zango, Txerrenen mende geratuko bainauk betirako.

Biharamunean, sakristaua berriro ere Atarrabiri azken kolpea emateko prest zegoen baina hartan ere ez zuen kemenik izan eta, kontsagrazioaren ondoren, itzala desagertu egin zen.

-Bihar bertan hilko nauala agindu behar didak -esan zion Atarrabik-. Gero nire gorpua haitz baten gainean utziko duk; beleek eramaten banaute, betirako galdua nauk baina usoek eramaten banaute, salbatu naizen seinale izango duk hori.

Hirugarren aldian, sakristauak bere indarrak bildu zituen eta, itzala agertu bezalaxe, burdinazko barra batekin Atarrabi buruan jo eta zerraldo bota zuen hilda. Gero, gorpua haitz baten gainean jarri eta usotalde batek eraman zuen. Sakristaua begira egon zitzaien urrunean gorde ziren arte.

Comments