Elezaharrak‎ > ‎

HIRU OLATUAK

    Bermeon bazen sorgin bat besterena beretzen oso zalea. Egun batean, Matxin arrantzalea arrantzatik zetorren eta saski bete antxoa zeka
rren; batzuk bizirik zeuden oraindik. Sorgina bidera atera zitzaion:
    —Kaix0, Martin, gaur arrantza ona, ezta? - esan zion.
    —Bai, ez dago gaizki. Lan gogorra izan da, baina azkenean Ianak balio izan du - erantzun zion arrantzaleak.
    Handik aide egitera zihoan, nahiago baitzuen sorgin batekin hizketan inork ez ikustea, baina hark esan zion:
    —Aizu, zergatik ez dizkidazu antxoa horiek ematen?
    —Baina zer diozu, emakume? —esan zion Matxinek bere onetik ateratzen hasirik- zu burutik egina zaude! Aide nire bidetik, atso zahar hori!
    Eta hori esanez, mutilak bultzada batez baztertu zuen eta bere bideari jarraitu zion. Sorgina ezin zuen bere haserrea disimulatu.
    —Madarikatua! Hau ez duk horrela geratukoi. Ordainduko didak, bai! —esan zuen ukabila jasoz.
    Eta, hori esanik, bere aiabaren eta iagun sorgin baten bila joan zen.
    —Entzun ondo! Matxin arrantzaieak bere saskikada antxoa ukatu dit eta gainera, atso zaharra deitu dit... eta hori bai ez diodala barkatuko! Bihar itsasoratzen denean, zain edukiko gaitu. Hiru olatu erraldoi bihurtuko gara. Mendeku hartuko dut! Lehenengo olatuak kezkatu egingo du, bigarrenak ikaratu eta hirugarrenak... hirugarrenak  ondoratu egingo du!
    Eta hirurak hondartzarantz abiatu ziren. Matxinek ez zuen salbazirik izango, baidin eta Takiok, bere auzoak, dena entzun eta lagunari esan ez balio. Matxin kezkatu xamar geratu zen... ez zen gauza ederra oIatu bihur zitekeen sorgin ahaltsu batekin gaizki egotea... Hala ere, itsasoratu eta erasorako prestatzea erabaki zuen.
    Biharamunean, ohi zuen bezala, sareak prestatu eta Takiorekin itsasoratu zen, hark berekin joan nahi zuela adierazi baitzion.
Bazeramaten alditxo bat itsasoan, eta horretan olatu handi bat ikusi zuten beraiengana zetorrela.
    — Hona Iehenengoa! —esan zuen Matxinek.
    Olatua iritsi eta gora—gora jaso zuen txalupa.
    Handik pixka batera bigarren olatua azaldu zen.
    -Hara, bigarrena! Eutsi, Takio, honek dantzan jarriko gaitu eta!
    Eta hala gertatu zen. Bigarren olatua aurrenekoa baino handiagoa zen eta txalupa Iehenengo ezkerrera eta gero eskuinera etzanarazi zuen. Bazirudien txalupa une batetik bestera hondoratuko zuela.
    Baina bigarren olatua ere pasa zen.
    Azkenean, urrutira, hirugarren olatua ikusi zuten. Izugarria zen, besteak baino askoz handiagoa, beltza eta beldurgarria.
    —Hara, bada, hirugarrena! Erne egon, Matxin —esan zion arrantzaleak bere buruarl—, okerrik egiten baduk galdua haiz eta!
    Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu izugarri hura txalupa eta bi gizonak irenstera zihoanean, Matxinek arpoia jaurtiki zuen olatuaren bihotzera, erdi-erdira. lkaragarrizko oihu bat entzun zuten, olatua gorri-gorri bihurtu zen segituan eta txalupa ukitu gabe desagertu zen.
    Matxin eta Takio pozaren pozez elkar besarkatu zuten eta portura itzuli ziren; arrantzarik egin gabe zetozen, baina aski zuten egun hartarako.
    Biharamunean herritar guztiak galdezka ziren zer gertatu ote zitzaion sorgin famako emakume bitxi hari, arrastorik utzi gabe desagertu baitzen, hondartzan azaldu zen lepoko zapia ez bazen. Inor ez zen ausartu haren alabari eta Iagunari ezer galdetzera; haiek, beltzez jantzirik, negar eta negar ari ziren itsas bazterrean.
    Horretatik, Berrneoko arrantzaleek beti gogoratzen dute historia hau, eta beti batera azalduu ohi diren olatuei "hiru Mariak” deitzen diete.


Comments