Elezaharrak‎ > ‎

JENTILAK: Urrezko ohazala

URREZKO OHAZALA

Ataunen baziren senar-emazte batzuk San Martin gorenean bizi ziren jentil batzuen lagun egin zirenak. Arratsaldero-arratsaldero jentil horiek herrira jaisten ornen ziren eta senar-emazte haien etxean biitzen ornen ziren solasean eta kartetan aritzeko. Eta oso arratsalde eta gau parte gozoak pasatzen ornen zituzten, harik eta gauerdiko oilarrak kukurruku jotzen zuen arte.

Egun batean, etxekoandrea gaixotu egin zen, baina, hala ere, egunero jaisten ziren jentilak. Orain, ordea, urrezko hariz egindako ohazal bat ekartzen zuten eta ohe gainean zabaltzen zuten. Gaueko hamabietan, oilarrak jotzen zuenean, ohazala bildu eta alde egiten zuten.

-Konturatu al zara zer ohazala? -galdetu zuen emazteak eta senarrak baietz erantzun zion-, Urrezkoa da... -jarraitu zuen etxeko-andreak- erreal politak emango lizkigukete horrengatik...

Eta biek elkarri begiratu zioten hitzik ere esan gabe.

Biharamun gauean jentilak beti bezala agertu ziren, garai-garaian eta ohazal eder harekin, ohe gainean zabaltzeko. Gaua giro ederrean igaro zuten, baina bi baserritarrek diruzalekeria barru-barruraino sartua zuten eta, erraldoiak bestetan zeuden une batean, gizonak iltze batzuk hartu eta ohezurari josi zion ohazala.

Oilarrak jo zuenean, jentilak ohazala jasotzera joan ziren, baina ezin izan zuten, iltzez josia zegoelako. Indarrez tira eta hautsi egin zuten. Haserreturik, aide egin zuten handik etxeko jabeei madarikazio bat bota ondoren:

-Etxe hau zutik dagoen bitartean hemen ez da faltako begibakar, besamotz edo herrenik.

Eta, Ataunen kontatzen denez behintzat, urte askotan horrelaxe izan omen zen.

EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea
Comments