Elezaharrak‎ > ‎

Otsoa, azeria eta egurgilea

OTSOA, AZERIA ETA EGURGILEA

 

Egurgile bat egurra mozten ari zen bitartean, otsoa eta azeria muino batetik berari begira zeuden.

Otsoak azeriari proposatu zion:

-Gizon hori hil eta jan egin behar genuke.

Azeriak erantzun zion:

-Ni ez naiz fio gizon horretaz, ile urdina du eta.

Otsoa hurbildu zitzaion gizonari eta jan egingo zuela esan zion. Gizonak urdai frijitua jatera gonbidatuko zuela erantzun zion, baina lehenik, sua egin ahal izateko egurra mozten laguntzeko eskatu zion. Otsoak baietz erantzun zion.

Egurgileak enbor batean pitzadura bat egin zuen aizkorarekin, eta otsoari atzaparrak bertan sartzeko esan zion, bere indarrarekin enborra errazago apur zezaten. Otsoak atzaparrak pitzaduran sartu zituenean egurgileak aizkora atera zuen eta otsoaren besoak preso gelditu ziren. Orduan, egurgileak lepoa moztu zion aizkoraz otsoari.
 

ANTOLOGIA DE FABULAS, CUENTOS Y LEYENDAS DEL PAIS VASCO.

DE BARANDIARAN IRIZAR, LUIS

Zugarramurdiko Dominica Giltzuk kontatua 1941an.

 

Comments