Elezaharrak‎ > ‎

TXAKUR BELTZAREN KONDAIRA

Kondaira hau Bizkaiko Berrizen kontatzen da eta horrela dio: 
Bazegoen herrian laister ezkondu behar zen mutiko bat, bere senide eta lagunei gonbidaketak banatzen ari zizkien bitartean hilerritik pasa zen eta lurperatzaileari erori zitzaion giza-buruhezur batekin topatu zen. Mutikoa ostiko galanta eman zion buruhezurrari hau esanez: "Zu ere gonbidatuta zaude bihar nere ezteira".
Hau esanez etxerantz abiatu zen eta etxetik gertu zegoenean, exerita geratzen zitzaion zakur beltz handi bat ikusi zuen. Zakur honen begiradan zerbat ikaragarri nabaritu zuen,ikara ematen zion. Mutikoa amari esan zion gertatu zitzaiona hilerritik pasatzerakoan eta buruhezurrarekin egin zuena, eta gero esan zion nola agertu zitzaion zakur beltz ikaragarri eta misteriotsu hura,eta nola zakur hau leku guztietara zihoan bere atzean.
Ama, larriturik honela esan zion:
- Joan zaitez, seme, joan zaitez apaizarengana 
Ama lehiora hurbildu zen ia zakurra ote zegoen ikusteko eta han ikusi zuen, bere semea utzitako lekuan zegoen geldirik.
- Joan zaitez azkar apaizarengana seme eta eskaiozu iritzia gaur gauean berarekin aitortzen zarenean, kontaiozu gertatu zaizun guztia,eta esaiozu ia zer egin behar duzun zakurrarekin.
Alaxe egin zuen semeak. Apaizarengana joan omen zen aitortzera eta orduan iritzia eskatu zion. Apaiza, herrian zehar gizon on eta errespetagarria zana, honela esan zion:
- !Ara seme!, gaizki egin baituzu hezur hori ostikoa ematerakoan, etzenuen hori egin behar, baina irtenbidea badaukala uste det. Janaldia hasten denean, hartzazu zakurra eta jartzazu mahai azpian eta jan behar den janari guztia emaiozu zakurrari lehendabizi, beste gonbidatuei baiño lehen, eta hori egiten baduzu, ez izan kezkaik, Jaungoikuak barkatuko dizulako. 
Ezteia ospatu zen eta janaldira joan zirenean,mutikoa zakurra hartu zuen eta mahai azpian ipini zuen bere ondoan. Janak iristerakoan mutikoa zakurrari ematen zion jateko bestei baiño lehen eta mutikoaren anai batek hau ikusterakoan honela esan omen zion: 
- Zakurrai janari bikainenak ematen ari haiz. 
Horrela beste gonbidatuek ere galdezka hasi ziren baiña mutikoak honelaxe erantzun zien:
- Bazekiat zergatik egiten deten, baiña ez nazazue gehiago galdetu. 
Janaldia bukatzerakoan,mutikoa zakurrari begiratu zion eta zakurrak hala esan zion:
- Ongi egin duk apaizaren esana betetzerakoan, egingo ez baldin bahuen, zigortua izango hintzen, ni nere jabearen zaintzalea naizelako. Berak agindu zidan hona etortzea, zu berari egindako keiñu txarra konpontzeko. 
Hau esanda, zakur beltz handi honek denen bistatik desagertu zen eta horretik Euskal Herri osoan esaten dute,txakurrak beraien jaben ondoan egoten direla beti, hauek hilda egon ezkero. Hiltzen direnean, txakurrak jabeen hezurren zaindariak dira.
Comments