Elezaharrak‎ > ‎

Zugarramurdiko sorgina

ZUGARRAMURDIKO SORGINAK

 Behin batean ba omen ziren bi anaia, Zugarramurditik hurbil bizi zirenak. Zaharrenak, Matias izenekoak, baserria, lurrak eta aziendak heredatu zituen, baina anaia gazteak, Perukok, soinean zeramana baino ez zuen.

Gazteak askotan eskatu zion anaiari bere kontura hasten lagun ziezaiola, baina Matiasek ez zion jaramonik egiten; nora joan ez zuen bitartean, Peruko berarentzat arituko zen lanean, eta doan gainera!

Egun batean, Perukok bere kabuz bizia ateratzea erabaki zuen, bere anaiaren morrai egotea baino hobe izango zela eta. Bideari ekin zion, bada. Berehala ilundu zuen eta logura zuenez, zubi batera iritsi zenean azpira sartu, ahal zuen erosoen jarri eta loak hartu zuen.

Bi ordu baino lehen, ahots batzuek esnatu zuten; aurrenik ez zen konturatzen non zegoen ere baina gero entzuten jarri zen. Ahotsak zubi gainetik zetozen. Hotsik egin gabe, burua pixka bat atera zuen zer gertatzen ote zen ikusteko eta sor eta lor geratu zen hiru emakume bitxi eroak bezala saltoka eta barrez ikusi zituenean, honela ziotela:

-Porla se, zalpate, funte fa, funte fi, txiri, biri, ekatzu, ekatzu, amen,

Hitz horiek behin eta berriro errepikatu zituzten eta azkenean, salto egiteari utzi zioten.

-Ai! Mari Kattalin, bai ondo ibili garela! -esan zuen gazteenak.

-Bai horixe, Mari Petronil! -erantzun zuen zaharrenak-akela- rre ederra izan dun gaurkoa!

Eta barrez hasi ziren. Perukok berehala antzeman zuen emaku­me haiek sorginak zirela eta bileraren batetik zetozela. Geldi-geldi, estatúen antzera, mutilak entzuten jarraitu zuen erne.

-Ja, ja, ja, ba al dakin, Mari Fermina? -esan zuen berriro zaha­rrenak-. Diru-maindire-pertzarik-gabeako etxekoandrea gaixo zegon; han ditun sendagile, petrikilo eta barberuak, baina ez dinate haren gaixotasunarentzat erremediorik aurkitzen.
-Ez dun izango, Mari Kattalin! -esan zion ez gazteen ez zaha- rren zenak- eta hik ba al dakin, bada, erremedioa?

-Ja, ja, jakingo ez dinat bada ! Elizako atean, harri baten azpian, apo bat zegon eta apo horrek ogi bedeinkatua zeukan ahoan. Ogi horren zati bat ematen bazioten sendatuko dun !

Eta barre eta algara artean, hiru sorginek bideari jarraitu zioten.

Haiek desagertu orduko, Peruko zubi azpitik atera eta elizara joan zen, harria jaso, apoa hartu, ogi bedeinkatua ahotik kendu eta haren zati bat gaixoari emanik, berehala sendatu zen. Haren senarrak oso eskuzabal jokatu zuen mutilarekin eta hala Perukok baserria, lurrak eta aziendak erosi zituen, anaiarenak baino askoz hobeak.

Matiasek, anaiaren bat-bateko aberastasuna ikusita, noia lortu zuen galdetu zion eta Perukok dena esan zion. Matias diruzaleak lehen baino gehiago izateko antsia zuen eta sorginei entzutera joatea erabaki zuen. Joan zen zubira, ezkutatu zen azpian eta zain geratu zen. Ez zuen luzaroan itxaron behar izan, laster etorri ziren, esanez:

-Ez garela, bagarela, hamalau mila hemen garela!

Oraingoan ordea, ez zuten ez saltorik ez barrerik egiten.

-Mari Petronil !

-Bai, Mari Kattalin?

-Mari Fermina !

-Bai, Mari Kattalin?

-Lehengoan norbaitek guk esandakoa entzun zinan eta gaur ere baten bat entzuten ari dun.

Hirurak bila hasi ziren eta zubiaren azpian Matias aurkitu zuten. Joka hebaindu zuten eta geroztik bere onera etorri ezinik ornen dabil.

EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea

Comments