Jeinuak


Atal honetan, pertsonai mitologikoez hitz egingo dugu, eta ez, gure mitologian jainkotasun maila hartzen duten Amalurra, Eguzki Amandrea, Ilargi Amandrea eta Urtzia bezalakoez. Salbuespen bat egingo dugu, Mari bai aipatuko dugu, antzinako jainkotasun ktoniko izaera izateaz gain pertsonai mitologiko guztien nagusia delako.

Pertsonaia bakoitzaren ezaugarriak azalduko ditugu, eta berau agertzen den elezahar bat ere kontatuko dugu. Azalpenak pertsonaiaren irudi batez lagunduko ditugu.

JM Barandiaran etnologo jakintsuak euskal mitologiaz testigantzak jasotzen egindako lan eskergaz baliatu gara, batez ere, bildumatxo hau osatzerako orduan, bai pertsonaien ezaugarriak eta elezaharrak aipatzerakoan, eta baita, irudiak egiterakoan ere. Beraz, eskerrak ematetik hasi beharko genuke. Dena den, esan behar da, irudiak sortzerakoan irudimena erabiltzea ere ezinbestekoa izan dela.

Bilduma honetan, pertsonaia mitologiko ezagunenak jaso ditugu, ezaugarri berdintsuak dauzkatenak multzokatuz, eta beste pertsonaia asko, hain ezagunak ez direnak, kanpoan gelditu dira.



Subpáginas (23): Ver todo
Comments