Jeinuak‎ > ‎

AIDEKO



BESTE IZEN BATZUK: AIDE, AIDETIKAKO, AIDEGAXTO

Euskal Herri guztian da entzuna jeinu hau. Hala nola: Zerainen eta Zegaman, Gipuzkoan; eta baita Lapurdin ere. Pirinio osoan ere ezaguna da, eta penintsulako ipar aldera ere zabaltzen da bere sona.

Aireko da bere esanahia, hau da, beste mundukoa, naturaz gaindikoa. Jeinu honek giza jarduerak oztopatu egiten ditu gehienetan, baina zenbaitetan lagundu ere egiten du. Arrazoi naturalak ezagutzen ez dituen gaixotasunen eragile ere izaten da bera. Ez badakigu gaixotasun bat zerk eragin duen, Aidekori botatzen zaio errua, berak bidalia baita gaixotasuna.

Aidegaxto Aideko gaiztoa da, izenak dion bezala. Beronek ekaitzak eta trumoiak agintzen ditu Lapurdiko sinesmenak dionez, eta ekaitzak dakarren odei ilun itxura hartzen omen du.

Aidekoren aurka joateko, bere jarduera kaltegarria eragozteko, otoitz egitea eta magia erabiltzea dira bideak, ez dago beste erremediorik.

Zerainen eta Zegaman kontatzen dutenez, XX. mendearen erdi aldera egon zen kolera-izurritea Aidekok ekarria omen zen. Jeinua behe-laino itxuran etorri omen zen gaixotasuna ekartzera.