Jeinuak‎ > ‎

TARTALO


BESTE IZEN BATZUK: TORTO, ALARABI

Gipuzkoan, Goierriko bailaran, eta Araban, Domaikan eta Kuartangon aipatzen da, batez ere.

Begi bakarreko gizon erraldoia da jeinu gaizto hau, lanbidez artzaina. Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten ditu pizti anker honek, eta, hori dela eta, izua eragiten du Euskal Herriko zenbait bailaratan.

Munduko mitologia ezberdinetan oso ezaguna da ziklope hau. Greziar eta Erromatar mitologia klasikoan, naiz, Kantabriakoan eta Gaztelakoan aurkitu genezake. Azken hauetan Ojancano izena hartzen du.

Greziar mitologian 'Tartaro' lur barne sakoneko lekua da, azpimunduko gune bat, Hades baino sakonagoan dagoen lekua. Sufrimendu eta zigorraren toki bat da, kristau infernuaren parekoa. Urano jainkoak ziklopeak (Brontes, Estéropes y Arges) Tartaron giltzaperatu zituen. Tantalo, berriz, greziar mitologian Zeus eta oceánide Plutoren semea zen eta, lehen aipaturiko, azpimunduko biztanle bihurtu zen.
Itxura guztien arabera, Erromatarrengandik jasoa izango du euskal mitologiak, eta bereganatze horretan, leku izugarria alegiazko izaki izugarrian bihurtu da.





Elezaharrak dioenez, joan ziren bi anaia mendira ehizan egitera, eta izugarrizko ekaitza etorri omen zitzaien gainera. Babesteko asmotan, inguru haietan zegoen etxola handi batean gorde ziren. Berehala, atzetik artalde bat sartu zen, eta, haiekin artzaina, begi bakarreko gizon handi bat. Sartu ahala, harri handi batekin itxi zuen sarrera, eta berehalaxe konturatu zen bi anaiak barruan zeudela. Orduan, Tartalok esan zien anaietan nagusiena jango zuela afaltzeko, eta gaztea hurrengo egunerako utziko zuela. Horrela, bada, sartu zion burruntzia anaia zaharrenari, erre zuen sutan, eta jan egin zuen. Betekadaren ondoren, lurrean etzanda, zerraldo gelditu omen zen lotan. Hura ikusirik, Antimuñok, anaia gazteak, burruntzia sutan goritu eta begi bakarrean sartu zion. Tartalo marruka altxatu zen, eta, burruntzia begian iltzatua zuela, gaztearen bila hasi zen, baina itsu zegoen eta ardi tartean ezin izan zuen aurkitu anaia gaztea. Goizean, ateko harritzarra kendu, eta irteeran kokatu zen hanka zabalik. Ardiei banan-banan haien izenez deitu, eta hanka tartetik ardiak kanporatzen hasi zen, anaia gaztea harrapatzeko asmotan. Gazteak, ardi larru bat bizkarrean zuela, lau hankatan, beste ardiekin batera, kanpora ihes egin zuen artzainaren hanka tartetik. Tartalok igarri egin zuen, eta, gaztearen hanka hotsa jarraituz, haren atzetik abiatu zen lasterka. Gazteak, osin batera jauzi egin, eta alde egin zion igerian. Tartalok igerian jakin ez, eta putzu sakonean ito omen zen.


Tortoren mitoa ezaguna de Euskal Herriko hainbat lekutan. Saadar mendiaren gailurreko zelaian bada Tartaloetxeeta izeneko leku bat. Han dago Tartaloetxe izeneko trikuharri bat, hantxe gertatu zen bada, Antimuñoko semeen zoritxarra.

Tartaloetxeetarekin loturik dago istorio herrikoi bat. Zegamako bertsio batek ondorengoa kontatzen du: Tartaloen erregeak alaba bat zeukan; eta honek adiskide bat egin zuen. Aitak alabari esan zion, hiru gauzetan bera baino indartsuagoa izango zen suhi bat nahi zuela. Alabak erantzun zion bere adiskidea gai zela eta hiru lanak izendatzeko.

Lehenengo gauza zen, ea nork atera errotik pago bat eskuz. Erregeak hartu zuen gerritik pago lodi bat eta osorik atera zuen, Izarra baserriko pagaditik. Suhiak lokarri bat hartu zuen eta berarekin pagadi osoa inguratu zuen. Erregeak hori ikustean horrelakorik ez egiteko eskatu zion, bestela, egurrik gabe eta ardientzat babesik gabe geldituko zirelako.

Bigarren gauza, palanka nork urrutirago bota izan zen. Erregeak oso urrun bota zuen eta ondoren suhiak Salamancaraino botako zuela iragarri zuen. Erregeak horrelakorik ez egiteko esan zion, bere ahaide guztiak hiri horretan bizi zirelako.

Hirugarren gauza, harri bat nork urrutirago bota izan zen. Erregeak oso urrun bota zuen; suhiak, berriz, eskuan gorderik zuen xoxo bat hartu eta askatu egin zuen. Xoxoak Arakama baserri aldera jo zuen eta ezkutatu egin zen. Orduan erregeak adiskidearekin ezkontzeko baimena eman zion bere alabari.