Ezaugarriak‎ > ‎

Izaera Lurtarra

“En el interior de la Tierra existen comarcas inmensas, donde corren ríos de leche; pero son inaccesibles al ser humano, mientras éste viva en la superficie. Con ellas comunican ciertos pozos, simas y cavernas, como el pozo Urbión, las simas de Okina y de Albi y las Cuevas de Amboto, de Muru y de Txindoki. De tales regiones subterráneas proceden ciertos fenómenos atmosféricos, principalmente las nubes tempestuosas y los vientos huracanados. El cielo azul recibe el nombre de Ostri. En él se mueven los astros, los cuales, al ponerse en el Occidente, se introducen en los «mares bermejos» (itxasgorrieta), para seguir su curso a través del mundo subterráneo. Así, el Sol, que durante una parte de su curso alumbra al mundo de la superficie, luce durante la otra debajo de la Tierra. El Sol y la Luna son divinidades femeninas, hijas de la Tierra, a cuyo seno van todos los días después de su recorrido por el Cielo. El día es para los seres humanos que viven en la superficie terrestre. Pero ésta pertenece, durante la noche, a los espíritus y a las almas de los muertos para los cuales alumbra la luna”. 

J.M. de Barandiaran. Mitología vasca 

Euskal Herriko elezaharrek diotenez Lurra ontzi erraldoi bat da, ontzi mugagabe bat; eta bertan bizi dira hildakoen arimak, pertsonaia mitologiko gehienak eta jainkoak . Lur barnera sarbideak putzu, osin eta haitzuloak dira. 
Lurra bizirik dago, bai barnetik eta bai kanpotik. Barnean, ibilbide laberintikoa daude leku batetik bestera eramaten gaituztenak, esnezko ibaiak eta ur sakonak, eta barne bizi horretatik ateratzen dira kanpora ekaitz eta haize bortitzak. Kanpoan dago lurraren sorkuntza, naturaren elementu guztiekin, eta guztiek dute bizitza (landare, mendi, animali, gizaki eta barrek). Kanpoan daude ere, lurraren alabak diren ilargia eta eguzkia. Gauak eta ilargiak espirituak eta izaera sakona adierazten dute, eta egunak eta eguzkiak azaleko natura indar .
Euskal kosmologiak lurra du erdigune eta oinarria. Ama Lurra da jainko nagusia eta Eguzki Amandrea nahiz Ilargi Amandrea lurraren alabak dira, eta egunero lurbarnetik atera eta ortziaren zehar bere ibilbidea egin ondoren lurraren magalera itzultzen dira. Zenbait eskualdetan eguzkia mendebaldetik ezkutatzera doanean honelako agurrak eskaintzen dizkio jendeak:
“Eguzki amandrea badoa bere amagana …” (Elosua, Plentzia, Arratia)
“Eguzki santu bedeinkatua zoaz zure amagana …” (Gernikako eskualdean)
“Santa Klara badue bere amagana, bihar etorriko da denbora ona bada” (Santa Klara eguzkiari deritzote)

Mari lurraren jainkoa da, lurraren eta naturaren personifikazioa, eta beronek ere lur barnea du bizileku. Amezketako elezahar batek dioen bezela, Txindokiko Marizulon zazpi urtez biztzen da eta gero Anbotoko bere haitzulora joaten da hegan urrezko gurdi batean. Mari ere lur barnean bizi da, eta, Eguzki-amandrea eta Ilargi-amandrea bezala, zerutik hegaldia egin ondoren berriro ere Amalurragana doa.

Pertsonaia mitologiko gehienak ere lurra dute bizileku. Akerbeltz, Basajaun, Lamia, Tartalo, Sugaar, Herensuge, Zezengorri eta Etsai haitzulo edo osinetan bizi dira. Jentilek ere, harreman berezia dute lurrarekin. Gogora dezagun Jentilek bere askaziaren akaberaz ohartzean, Arrastarango trikuarriaren zulotik barnera sartu zirela, lurra izan zedin beraien arimen betiko bizileku. Jangoiko arrotza, Kixmi, zerutik zetorren eta beraiek lur barnean topatu zuten betiko babesa.
 
Munduko mitologia askotan, eta bereziki indoeropearrrean, ekaitzak, trumoiak, tximistak eta haizeak zeruan dute jatorria. Euskal antzinako pentsakeran aldiz ezberdina da. fenomeno natural hauek ere lurbarnetik sortzen dira: zenbait osin eta haitzulotik irteten baitira. Arabako Onrraitan honako elezahar hau kontatu zioten Barandiarani, Okinako leize ospetsuari buruz:
Sarritan laino txuri bat sortzen da leizetik, eguzki errainuek ukitzerakoan suntsitzen dena. Eta ekaitz hodeiak ere, udan zehar erauntsirik bortitzenak eta harri jasarik beldurgarrienak botatzen dituzten horiek ere, leize horretatik jaurtiak dira.

Mari, lurraren pertsonifikazioa den jainko nagusia, askotan agertzen zaigu ekaitzak sortzen eta jaurtitzen. Oiartzunen diotenez Marik sortzen ditu ekaitzak. Goierri aldean, Aketegiko nahiz Murumendiko haitzuloetatik jaurtitzen ditu. Errioxako zenbai herritan, berriz, ekaitzak Urbiongo osinetik sortuak direla diote. Eta horrelako esaldiak Euskal Herriko leku askotan aipatzen dira. Fenomeno natural hauek ere lur barnean jaiotzen dira, Mari jainko lurtarraren poderioz, eta ez dira sortzen Zeruko jainkoen eskutik, beste mitologia askotan bezala. Honela dio Aiako elezahar argigarri batek, ekaitzak eragozteko egiten zen konjuru bati buruz ari direlarik: Gurutze Santuaren inbentzioaren egunean (maiatzaren 3an) egin ohi den konjuruak Mari bere haitzulo barnean harrapatzen badu, haizeak eta ekaitzak ez dira bertatik aterako.

Euskarak gordetzen dituen zenbait esamolde zaharrek ere badute horren froga. Eguzkiari buruz ari garenean nahiz ilargia edota haizeari buruz ari garenean “... atera du” diogu. Norbaitek atera ditu beraz. Euria ari duenean ere “euria ari du” diogu. Jainko boteretsu baten eskua nabaritzen da sorrera hauen atzetik. Guzti honen atzetik Amalurraren edo Mariren eragina dagoela dirudi. Beraz, hizkuntzan ere utzi du arrastoa euskal mitologiaren ikuspuntu lurtar horrek.

Juan Ignazio Hartsuagak, EUSKAL MITOLOGIA KONPARATUA: JENTILEN AKABERA liburu interesgarrian, esaten duen bezala, euskal mitologiaren irudikapen hau erabat kontrajartzen zaio indoeroperrari. Euskal kosmosa, ortziak, lurgainak eta lurpeak osatzen dute, beste edozeinena bezala, baina elementu horien irudikapena ez da indoeropearrena bezalakoa. Ekialdetik etorri zen herri boteretsu honen mitologia zerutiarra da, jainko nagusiak Zeruan daude. Diferentzia nabarmenena Zeruari dagokio beraz, euskal mitologian ez baitago Zerurik, ortzia baizik. Alegia, ez dago Zerurik=Jainkoen egoitzik, baizik eta Eguzkiak, Ilargiak eta zenbait jainkori pasealeku gisa balio dien ortzia, tarte fisikoa. Ortzia zeharka dezaketen izaki horiek, ordea, ez dute ortzia horretan egoitza: egoitza lurpean dute.

Gure inguruko herrialdeek, indoeropearrek Asiatik ekarri zuten mitologiaren oinordekoa dute. Indoeroperrak Europara etorri zirenean hizkuntza ez ezik berain mitologia ere ezarri zuten kontinentean. Euskaldunek hizkuntza gordetzea lortu zuten, eta antzinatik zeukaten bizitza nahiz izadia ikusteko modua ere bai. Zergatik gorde dute euskaldunek, eraso guztien gainetik, hizkuntza nahiz mundua ikusteko modu hau? Agian, ikuspuntu horrexegatik, euskaldunek bere lurrarekin duten harreman sendo eta sustraituarengatik.