Iñauterietako Pertsonaiak


Las diversas conmemoraciones que nos depara el ciclo anual, y no sólo aquellas consideradas –y este vocablo tiene aquí suma importancia– como de carácter profano, sino también algunas de signo religioso, pueden llevar en ocasiones, incluso en su misma naturaleza, el mito. Otras veces nos será suficiente hurgar en su fondo o entraña, en el fondo del objeto motivo de estudio, para comprobar que el mismo, de manera más o menos clara, roza con el terreno mítico. Juan Garmendia Larrañaga

Iñauteriak neguaren akaberarekin eta udaberriaren sarrerarekin batuta dauden neurrian, antzinako sinesmen animistaren jatorri mitiko bat dute. Gainera, zenbait lekutan, izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen.
Beraz, esan daiteke, mitologiarekin zerikusia badutela iñauteriek. Eta, egia esan, bertan agertzen zaizkigun pertsonaia batzuk elezaharretatik ateratakoak dirudite. Sorginak eta akerbeltz, pertsonaia mitologikoak agertzen zaizkigu ihauteri batzutan, eta azken aldian, zenbait herritako ihauterietan sortzen ari diren pertsonaia berriak mitologiatik jasotakoak dira asko eta asko (Lamiak, Jentilak, Basajaun ...). 
Dena dela, mitologia pertsonaiak nahiz ihauteria pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Ihauteri ohituerak eta pertsonaiak, hain zuzen ere, hasieran aipatu bezala, kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin zerikusia dute.

Mitologia saioak 
Hitzaldi-elezahar kontaketa saioak 
(informazio gehiago)

Liburuxka eta DVDak salgai