Mitologia saioak

AMAROA Kultur Elkarte
Bi saio mota eskaintzen ditugu:


1. EUSKAL MITOLOGIAREKIN JAI SAIOA: 

A) KIKILI-SALDA SAIOA:
  • Kontalaria eta musikaria, 
  • Pertsonaia nagusiaen ezaugarria aurkeztuz eta elezahar batzuk kontatuz.
  • Zuzeneko musika, mitologiaren inguruko abestiak eta jai giroa (dantzatzeko jardunak)
  • Irudien laguntza pantaila batean. 
  • Joku batzuk.
  • Ordubete inguruko saioa

B) OLENTZERO ETA BERE LAGUNAK SAIOA:
  • Kontalaria eta musikaria, 
  • Olentzero umeei opariak ematera doa Gabonetan, eta bidean zenbait jeinu mitologikorekin aurkitzen da.
  • Zuzeneko musika, mitologiaren inguruko abestiak eta jai giroa (dantzatzeko jardunak)
  • Irudien laguntza pantaila batean. 
  • Joku batzuk.
  • Ordubete inguruko saioa



2. KONTU-KONTARI EUSKAL MITOLOGIAREN INGURUAN SAIOA: 

A.- Umeentzat

HELBURUA: euskal mitologiaren jeinu garrantzitsuenen ezaugarriak azldu eta elezahar batzuk kontatzarekin batera umeak ongi pasatzea joko batzurekin.
:
  • Euskal mitologiaren pertsonaien ezaugarri orokorrak azaltzen dira.
  • Tartean elezahar batzuk kontatzen dira.
  • Hizlari-kontalari bat, irudien laguntzaz  pantaila batean.  
  • Jokuren batzuk.
  • Ordubete inguruko saioa
  • 70 ikuslerentzat (+/-)
B.- Nagusientzat

'EUSKAL MITOLOGIAZ'
HELBURUA:
oro har, euskal mitologiaren eta bere jeuinu garrantzitsuenen ezaugarriak azltzearekin batera, elezahar batzuk kontatzea hitzaldia atseginagoa izan dadin.
  • Mitologia zer den eta Euskal mitologiaren ezaugarri orokorrak azaltzen dira.
  • Euskal Herriko mitologiaren jainko eta jeinuen ezaugarriak azaltzen dira.
  • Tartean elezahar batzuk kontatzen dira.
  • Hizlari-kontalari bat, irudien laguntzaz  pantaila batean. 
  • Ordubete inguruko saioa
  • 80 ikuslerentzat (+/-)

'EUSKAL MITOLOGIA KONPARATUA'
HELBURUA:
oro har, Euskal Mitologia inguruko mitologiekin eta mitologia klasikoekin konparatzea.

  • Ezaugarri orokorrak azaltzen dira, beste mitologiekin dituen antzekotasunak eta ezberdintasunak aipatzen dira.
  • Euskal jainko eta jeinuak aztertuz, beste mitologiekin dauden antzekotasunak eta ezberdintasunak aipatzen joaten da
  • Erkaketa, alde batetik, penintsularen iparraldeko mitologiekin egingo da: galegoa, asturiarra, kantabriarra eta aragoiarrarekin. Beste alde batetik, euskal mitologian eragina izan duten mitologia handiekin ere konparatuko da: greziarra, erromatarra eta zelta.
  • Tartean elezahar batzuk kontatzen dira.
  • Hizlari-kontalari bat, irudien laguntzaz  pantaila batean. 
  • Ordubete inguruko saioa
  • 80 ikuslerentzat (+/-)


KIKILI SALDA saioa.mp4

EUSKAL MITOLOGIAREN KONTUAK ETA DOINUAK

MAIRULEGORRETAKO HAITZULOAN 2013


 





Kontu-kontari mitologiaren inguruan
Zure ikastetxean edo herrian, umeentzat mitologiaren inguruko saio bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Comments