GAU BELTZA / ANIMEN GAUA
Animen Gaua hildakoen omenez azaroaren hasieran ospatzen diren jaien barnean kokatu behar dugu. Hilen inguruko ospakizun hauek, gaur egun erlijio katolikoarekin batzen baditugu ere, bere jatorria zeltek ospatutako Samhain jaian du.
Euskal Herrian egun hauek tradizio katolikoarekin batutako ospakizunak izan dira batipat. Baina, egun hauetan baziren bestelako ohitura batzuk, gaur egun sartzen ari zaigun Halloween antzekoak. Hain zuzen, kalabaza hustsak argiztatzea, beldurgarri mozorrotzea edo eskean ibiltzeko ohiturak izan dira herri askotan, aspalditik XX. menderaino.
Euskal Herrian, Gau Beltzaren jaiak Arimen Gau erlijiosoa ordezkatu du, tradizio zahar paganoak berreskuratuz, beldurrezko mozorro jai alaia bihurtu da.
Webgune honen helburua Euskal Mitologiaren ikuspegi orokor bat plazaratzea da. Txoko honetan euskal mitologiaren ezaugarriak, jainko eta pertsonaiak, elezaharrak eta abar aurkituko dituzu.
J.M. Barandiaran etnologo jakintsuak euskal mitologiari buruz testigantzak jasotzen egindako lan eskergaz baliatu gara, batez ere, bildumatxo hau osatzerako orduan, bai pertsonaien ezaugarriak eta elezaharrak aipatzerakoan, baita irudiak egiterakoan ere. Beraz, eskerrak emanez hasi behar dugu. Dena den, esan behar da irudiak sortzerakoan irudimena erabiltzea ere ezinbestekoa izan dela.
Umeek euskal mitologia ezagutzeko gunea, informazio, joko eta jardun ugarirekin. https://amaroatxo.amaroa.com