ITURRIAK

Informazioa Iturriak

Joxe Miguel Barandiaran

Lotura interesgarriak

Euskal mitologiaz museo eta ikuskizunak

Bibliografia

Joxe Miguel Barandiaran

Hasieran aipatu dudan bezala, lan honen eduki gehienak Ataungo etnologo jakintsuaren ekarpenetan dute jatorria, Euskal Herriko mitologiaz berak eginiko azterketak eta bilketa lanak oso abertatsak eta emankorrak izan baitira. Horregatik, omenalditxo bat egiteko asmoz, leku bat eskainiko diogu atari honetan.


Aurkezpena

Joxe Migel Barandiaran Ataunen jaio zen 1889an eta bertan hil zen 1991n. Euskal Herriko antropologia eta etnologia ataletan ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen, beste zenbait lagunekin batera.

Gasteizen apaiztu ondoren Paris, Leipzig eta Munich-era joan zen teologia eta psikologiako ezagutzak zabaltzeko eta sakontzeko. Gasteizko apaizgaitegiko irakasle izan zen (1923 - 1936). 1916an etnografi alorreko ikerketaz arduratzen hasi zen eta Telesforo Arantzadi eta Enrike Egurenekin batera Aralarko zenbait trikuharri ikertu eta hainbat artikulu zientifiko kaleratu zituen. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren lehen biltzarrean esku hartu zuen eta batzar horretatik sortu zen Gasteizko apaizgaitegiko etnologi laborategia. Arantzadirekin batera Paris, Kolonia, Munich, Leipzig eta Berlingo museoak ikertu zituen (1922). Apaizgaitegi Nagusiko erretore izendatu zuten 1926an eta etnografia eta arkeologiako lanen prestakuntzan Europan zehar bidaiatuz eman zituen ondoko urteetako udak. Espainiako Gerra zibila hastearekin batera (1936), Iparraldera alde egin eta Saran jarri zen bizitzen. 1953an itzuli eta ikerketa askotan esku hartu zuen; gainera, ikasle asko prestatu zituen. Halaber, zenbait aldizkaritako kolaboratzaile eta zuzendari izan zen.

1920an Eusko-Folklore elkartea sortu zuen. Nafarroako Unibertsitateko etnologi katedra eskaini zioten (1964); izen handiko elkarte antropologiako, arkeologiko, kultural eta etnologiko askotako kide izateaz gain, "Real Academia de la Lengua Española"ko kide eta Euskararako eginkizun bereko Euskaltzaindian izan zen euskaltzain oso (1965 - 1991). Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatzen dute, aldi berean ordea era askotako liburuak idatzi zituen: "Eusko Mitologia" (1924), "Euskalerriko leen gizona" (1934), "Antropologia de la población vasca" (1977), "Historia general del Pais Vasco" (1980), "Brujería y brujas" (1984). Etnologia ikertu zuen batik bat; euskaldunon ezaugarriak aztertu, bildu eta gorde egin zituen; ondorengoen ikerketen oinarri eta abiapuntu bilakatu zen.

Biografia

Bibliografia

Monografikoak

Barandiaran Museoa Ataunen

Barandiaran ibilbidea Ataunen: mitologian barneratuz

Bibliografia

AGUIRRE, ANTXON. "Supersticiones populares vascas". EUSKAL GAIAK, Egin, 1994.

ARANA, ANUNTXI. "MITO HURBILAK. EUSKAL MITOLOGIA JENDEEN BIZITZAN" Gatuzain 2000.

ARANA, ANUNTXI. "MITOEN BILAKATZEA; AKABERAK ETA IRAUPENA" Gatuzain 2004.

ARANA, ANUNTXI. "EUSKAL MITOLOGIAZ. Jentilak eta Kristauak". ELKAR, 2008.

AZKUE, RESURRECCIÓN MARÍA DE. “Euskalerriaren Jakintza. Oitura ta Sineskeriak”,TOMO I. EUSKALTZAINDIA, Bilbo, 1989.

AZKUE, RESURRECCIÓN MARÍA DE. “Euskalerriaren Jakintza. Ipuin ta irakurgaiak”,TOMO II. EUSKALTZAINDIA, Bilbo, 1989.

BARANDIARAN, JOSE MIGUEL DE. “Diccionario de Mitologia Vasca”. TXERTOA. Donosita 2003.

BARANDIARAN, JOSE MIGUEL DE. “Mitologia Vasca”. TXERTOA. Donosita 1994.

BARANDIARAN, JOSE MIGUEL DE. “Mitos del pueblo vasco”. Herritar Berri S.L.U./ASTERO, 2007.

BARANDIARAN, JOSE MIGUEL DE. “El mundo en la mente popular vasca". TXERTOA. Zarautz 1964.

BAROJA, JULIO CARO. “Euskal Jainko eta Jainkosak, Olentzero eta Sorginak”. GAIAK. Donosita 1989.

BAROJA, JULIO CARO. “Brujería Vasca”. TXERTOA. Donosita 1992.

DE BARANDIARAN IRIZAR, LUIS. "Antología de Fábulas, Cuentos y Leyendas del País Vasco". TXERTOA. San Sebastian 1984.

DUESO, JOSE. "La primitiva religión de los vascos". EGIN Biblioteka. 1996.

ETXABARRIA AYESTA, JUAN MANUEL. "Gorbeia inguruko Etno-Ipuin Esaundak". Labayru - BBK, 1995.

ETXABARRIA AYESTA, JUAN MANUEL. "Gorbeia inguruko Etno-Ipuin Esaundak II". EUSKALTZAINDIA, 2016.

GARCÍA DE CORTAZAR, J.A. "Viazcaya en la alta Edad Media". VAJA DE AHORROS VIZCAÍNA, 1983.

HARTSUAGA, JUAN INAZIO. "Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen Akabera".GAIAK. Donostia 2004.

HORNILLOS, TXEMA. “Los héroes de la mitología vasca”. MENSAJEROS. Bilbo 2010

LARREA BEOBIDE, ANGEL. "Arratia inguruko ipuinak". EDICIONES BETA III MILENIO, 2011.

MARTINEZ DE LEZEA, TOTI. “Euskal Herriko Leiendak”. EREIN. Donosita 2002.

NABERAN, JOSU. "La vuelta de Sugaar". BASANDERE, Donostia 2001.

ORTIZ-OSÉS, ANDRÉS. "Antropologia Simbólica Vasaca". ANTHROPOS. Barcelona 1985.

ORTIZ DE ZARATE, CARLOS. "Gorbeia. Paisajes y leyendas" Vitoria-Gasteiz 2010.

PEILLEN, TXOMIN. “Animismoa Zuberoan”. HARANBURU EDITOREA S.A. 1985.

PEÑA SANTIAGO, LUIS PEDRO. "Relatos, leyendas y tradiciones populares del País Vasco". TXERTOA, Donostia 1999.

RESANO, J. eta BARANDIARAN, J.M. “Euskal Mitologia”. PAMIELA. 1984.

SATRUSTEGGI, JOSE MARIA. “Mitos y ceencias”. TXERTOA. Donosita 1980.

XAMAR. "Orhipean. Gure Herria ezagutzen". Pamiela 2001.