Izaki Doneak

Izaki eta leku sakratuak

Izaki Doneak izenez, Euskal Herriko zenbait lekutan, naturaz gaindiko doaiak egozten zaizkien edo esanahi bedeinkatu bat duten animaliei eta landareei deitzen zaie.”

JOSE MIGUEL DE BARANDIARAN.

  • SUA
  • ABEREAK: astoa, erlea, saguxarra, marigorringoa.
  • ZUHAITZAK: pagoa, haritza, lizarra, ereinotza, elorria, arrosa.
  • HAITZAK: mugarri, Arbotxota, Arretxinagako San Miguel, izularri,
  • MENDIAK: Maidalena, Apanize, Mondarrain, Baigura, Larrun, Aiako Harri, Muru, Muski, Agamunda, Ernio, Irukutzeta, Anboto, Ereñusarre.

SUA

Etxeko sua etxearen ikur eta etxeko jeinu moduan ikusi izan da. Sua arbasoei eskaintzak egiteko ere maiz erabili izan da. San Juan bezperan, Euskal Herri guztian, gauean egiten den suari nahiz gabon-gauean etxean edukitzen zen suari eta urte-zahar gauean herri batzutan egiten zen suari berrizte eta babeste doahiak eman izan zaizkio antzinatik.

Suaren gurtza hau antzinakoa izan daiteke. Alde batetik, ezaguna da historiaurrean suak zuen garrantzia eta eskaintzen zioten gurtza; eta, beste alde batetk, IX. mendeko arabiar kronikek, Gorbeialdean suaren adoratzaileen herria bizi zela diote.

Suari zenbait mesede eskatzen zaizkio. Hala nola: umeen bigarren hortzaldia, pozoituta daudela susmatzen den elikagai batzuen garbitzea, kanpoko pertsona nahiz etxabereren etxeratzearen edo bertaratzearen bedeinkazioa. Norbaitek pertsona bat etxean ezkonduta edo lanerako sartu nahi zuenean, bere etxera erakartzen zuen eta sutegiaren edo eta su gaieneko laratzaren inguruan bira batzuk emanarazten zizkion. Goierrin, Zuberoan eta beste herrialde batzuetan horrela egiten zuten oraindik asko ez dela.

Lehen, kafea su gainetik ateratzean, ohitura zenez, ikatz baten muturra sartzen zen kafe ontzian (Meñaka, Lekeitio, Ataun). Gauza bera egiten zen, gauez iturritik ekartzen zen urarekin. Harri gorituen bidez esnea egostea eta, gaixoei harri gorituz irakindako ura ematea ere Euskal Herriko hainbat lurraldetako ohitura da.



Uste denez, arbasoei sukaldeko sua atsegin zaie, han bizi baitziren eta hara itzultzen baitira gauero. Hortik dator Ataunen esaten zen esaldi hau: nik sua biltzeen, aingeruuk etxeen sartzeen, etxeen etxekook beinkatzen.

Gabonetako suak, bestalde, garrantzi berezia du. Etxe bakoitzeko sukaldean enbor bat pizteko ohitura dago herri askotan, eta izen ezberdinak hartzen ditu: Gabon (Trespuentes), Gabonzuzi (Cegama), Gabon-subil (Abadiano y Anzuola), Gabon-mukur (Bedia), Olentzero-enbor (Oyarzun), Onontzoro-mokor (Larraun), Subilaro-egur (Aezcoa), Suklaro-egur (Salazar), Sukubela (Liguinaga), Porrondoko (Salvatierra) e.a. Etxe hartako biztanle eta abereentzat mesedegarri diren ahalmen bereziak omen ditu enbor horrek; gaitzen aurka, tximisten aurka, eta abar babesten omen ditu.

San Joanen ohituretan suak garrantzi berezia du eta Euskal Herriko herri askotan sutzarrak pizten dituzte etxeen atarietan. Horrela Saran, beste herrixka batzuetan bezala, sutzarrak pizten dituzte San Joan bezperako gauean, sasi eta era askotako zuhaitz adarrekin eta Erramu igandez elizan bedeinkatutako erramu adarrekin. Etxeko pertsonek suaren inguruan ibilita errezatzen dute arrosarioa, sua eskuin aldetik dutela. Gero, gazteak suaren gainetik saltoka ibiltzen dira "ona barnera, gaiztoa kanpora" esanez. Jarraian ikatz batzuk botatzen dituzte arto soroetara eta etxeko teilatura, egur horiek bedeinkatuak direla pentsatzen baita, erre diren erramu adarrak bedeinkatuak ziren bezala. Azkenik, harri zabal bat jartzen dute errautsen gainean eta haurrei esaten diete: "Bihar goizean, eguzkia irten baino lehen, aurrena jaikitzen denak, harriaren azpian San Juanen bizarra aurkituko du".

Oiartzunen, berriz, sasiez egiten dute sua. Gero lasto sortak piztu eta, soroz soro ibili ohi dira, ondorengoa abesten:

"San Juan da, San Juan:

Gure goiko barrutian,

Sorginaren begia galdu da,

Galdu bada gal bedi.

Sekulan agertu ez bedi!"

Arabako zenbait herritan (Amarita, Agurain, Dulantzi) sua egiten dute gauzahar egunean eta ardo zahagia erretzen dute, bertakoentzat urte zaharra irudikatzen du honek. Kaleetatik zahagia sutan eramaten dute 'erre pui erre' (erre ipurdia erre) kantatzen duten biartean; urte zaharrari ipurdi erretzeko zentzuarekin.

Etxeko suari opariak

Haurren lehen hortzaldiko hortzak suaren ireluari ematen zaizkio. Haurrek, hori egiterakoan, ondorengoa esan behar dute: "Andra Marie, otson ortz zaarra eta ekatzan berrie".

Galirinaren edo arto-irinaren zahia botatzen zaio sukaldeko suari, sutan egosten ari den esneak gainezka egin eta sutara erortzen denean. Hori eginez gero kortako abereek errapeko gaitzik izango ez dutela uste da. Era berean, lurrera eroritako janariak sukaldeko suari erakutsi ohi zaizkio, jan behar badira.

Sutegiko ikatzak bedeinkatutzat jotzen dira. Horregatik erabiltzen dira kutun bezala, daramatzana "begizkoaren" aurka babes dezaten.

Halaber, uretan sutegiko ikatz zati bat sartzen da, etxearen kanpokaldeko iturritik gauez ekarritako urak edaten duenari kalterik egin ez diezaion.


ABEREAK


Euskal herri tradizioan, badira animalia batzuk doain bereziak egozten zaizkieenak eta, nolabait, benerazioz tratatu izan direnak.

Horrelako bat, herri sinesmenaren aburuz, astoa izan da. Adibidez, asto baten heriotza gertatzen denean, gizakiei bezala, 'astoa hil da' esan ohi da, eta ez gainontzeko aberei esaten zaien bezala: 'akabatu da'.

Bestalde, nekez sorgin bat agertuko zaigu asto itxuran; errespetu zantzua iradoki digu horrek.


Erlea ere, animalia sakratua da.

Berau hiltzea pekatua omen da, eta beraiekin hitz egiterakoan zuka egiten da, ez hika. Eralauntzara joateko esaten zaionean, ‘anddere ederra’ esaten zaio, eta erlearen heriotza gertatzen denean ere, astoari bezala, 'hil da' esanten da, ez 'akabatu da'.

Zuberoako Liginagan, erleen nagusiaren familiako bat hitzean, sendi horretako norbait edo auzoko hurbileko bat erlauntzara joan eta honela esaten die erleei: ‘Jatzar zie, buruzagia hil zaizie’. Horrela, erleek argizari gehiago ekoizten omen dute, hildakoaren ehorzlekuan piztu ahal izateko.


Saguxarra ere benerazioz tratatzen da Euskal Herriko zenbait lekutan.

Zeanurin ohitura da, ume bati hortz edo hagin bat erortzen zaionean, gauean, etxe ingurura hurbiltzen diren saguxarrei jaurtitzea, esaldi hauek esanez:

Saguarra,

Eutzí agin sarra,

Ekasu agin barrie,

Sagusar barragarrie,


Marigorríngoari arrasaten ‘Amandre gonangorri’ deitzen zaio. Eguzkiari Eguzki Amandrea eta ilargiari Ilargi Amandrea deitzen zaion modura. Honek, nolabait, , izaki sakratu moduan deitzen zaiola dirudi.

Ataunen, haurren ohitura zen marigorringoa hatz erakuslean jartzea eta esaldi hauek esatea:

Marígorri, gona gorri,

Bihar euzki ala ebi?

Hegan goruntz joten bada, eguraldi ona egingo du, aldiz, ez bada mugitzen euria egingo du.


ZUHAITZA


Badira zuhaitz batzuk sakratuak edo doain bereziak dituztela pentsatzen denak; bai zuhaitz espezie batekoak direlako, edo, bai kokatuta dauden lekuarengatik.


Pagoa oso ugaria da gure herrian, eta badira, hainbat lekutan, gure arbasoek gurtzen zituzte pago batzuk.

JM Barandiaranek kontatzen duenez, Bergarako Pagolamendi mendian, bazen XX. medearen hasieran Pagobedeinkatu izeneko pago bat. Soraluzen bada leku bat Pagobedeinkatu izenekoa, eta bertan trikuharri bat dago. Gaur egun pago go hori ez egon arren, toponimiak adierazten duenez, garai batean bazen.

Trkuharri bat dagoen lekuak izendatzeko 'pago' hitzaz osatutako toponimoak maiz aurkitzen ditugu; hala nola, Pagobakoitza dugu Urbian (Aizkorri) eta Bagazabalaga Larrainen.

Haritzak doain mistikoak ditu herri sinesmenaren arabera, eta, horietako bat, hernia gaixotasuna sendatzekoa da.

Zornotzan, hernia duen gaixoa San Juan ermitan dagoen harizti batera eramaten dute. Bertan, haritz enbor bat printzatu eta irekita mantentzen dute falka baten bidez. Printzadura herniaren iruditzat hartzen da. Gauerdiko kanpaiak jotzen hasten direnean, bi anai, jarraikoak eta ama berdinarenak, honela diardute: anai batek hernia duen gaixoa besoetan hartu eta enborraren printzaduratik pasatuz, beste anaiari ematen dio 'eutsi anaie' esanez, eta jasotzen duenak ‘ekarzu, anaie’ erantzuten du. Jandun hau hiru aldiz egiten dute kanpaiak jotzen ari diren bitartean. Ondoren, gaixoaren alkandora haritzean zintzilik jartzen dute eta printzadura isten uzten dute. Haritza bere onera joan eta bizirik jarraitzen badu, gaixoa sendatuko da, bestela ez du erremediorik.

Zornotzatik 120 kilometrotara, Saran, antzeko errituala egiten dute. Juan Bautista izeneko hiru gizasemek antzeko jarduna egiten dute gaixoarekin San Juan bezperako gauerdian, kanpaien lehen emanaldia eta bigarrenaren artean.

Herniak sendatzeko erremedio hau Aezkoan (Erronkari), Larraunen (Nafarroa), Berruetan (Laburdi), Donezaharre (Behe Nafarroa) eta Barkoxen (Zuberoa) ere egiten da.

JM Barandiaranen iritziz, haritzari, San Juan bezperako gauari eta Juan izeneko pertsonei ematen zaizkien doainen sinesmenak herri indoeuropearretan dute jatorria.

Lizarrak babesteko doaina du eta horregatik jartzen diera lizar adarrak baserri edo etxeetako atean San Juan eguneko goizean.

Zuhaitz babesle modura lizarra baino estimatuagoa da oraindik ereinotza. Etxe ondoan ereinotza landatzeko ohitura dago, eta etxeren batetan zorigaitokoa gertatzen bada 'ereinotzik gabeko etxea' dela esaten da.

Elizan bedeinkatutako ereinotz adarrak gordetzen dira ekaitz egunetan erretzeko eta tximistak bertan ez jotzeko. Zauriak sendatzeko eta beste zenbait gaixotasunen aurkako sendagai mosura ere erabiltzen da.

Elorria beste zuhaitz bedeinkatu bat da. San Juan goizean elorri adarrak jartzen dira etxeko atarian eta leihoetan. Herri sinesmenaren arabera zuhaitz honek tximisten aurkako doahiak ditu eta mendian ekaitze etortzen bazaigu elorri baten azpian babestu behar da. Komeni izaten da mendira goazenean elorri arantza bat eramatea, ekaitza denean eta elorri arbolik ez balego inguruan, arantza buru gainean jartzeko.

Arrosa ere landare bedeinkatua da. Arrasa sendatzeko dohainak ditu. Arrasa duen pertsonak arrosaren inguruan buelta bat eman behar du ‘arrasa arrosakín’ esanez. Hori, bederatzi egunetan jarraian eginez gero arrasa sendatzen da.


HAITZ SAKRATUAK

Haitz asko dira sakratutzat jotzen direnak, eta horregatik, ezin dira suntsitu edo lekuz aldatu. Adibidez, mugarriak. Ataun eta Burundan ezaguna da Irumugaatako mugarria herri kontakizunetan. Diotenez, nafar batek lekuz aldatu omen zuen behin, eta hil zenean, honela zioen ahots bat entzuten zen mugarriaren inguruetan:

Irumugaatako mugaarrie,

Nere animaren galgarrie.

Nun sar, nun sar?

Behin, beste nafar batek hau erantzun omen zion ahotsari: Sar ezak atera dudan lekuan. Geroztik ez omen da entzun gehiago ahotsik.

Arbotxotan, Ataunen, bazen harritzar bedeinkatu baino lehen ukitu ezin zena; Sugaarrek jaurti omen zuen Muskia menditik eta.

Markinan, Aretxinagako San Miguel baseliza barnean, gurtzarako erabiltzen diren zutik elkar sostengatzen diren harritzar batzuk daude, eta bertan, San Migueli eta Santa Poloniari eskainitako aldare batzuk eraikita daude.

Mutilzahar ugari igarotzen dira harritzarren azpitik hiru bider bikotea lortu nahian. harritzarren artean pasatzen diren bitartean hiru abemaria errezatzen dituzte. Hagineko minaren aurka, Santa Poloniaren aldarea dagoen haitzetik harritxintxoarrak hartu eta ahoan sartzen ziren.

Badira Euskal Herrian Izularri deitzen dira harritzar gurtuak. Zutik egokituak daude eta, herri sinesmenak dionez, bai omen dituzte zenbaten diruzalekeria zapuztu duten inskripzioak idatzita.

Horrelako bat Aizkorrondon, Aizkorrin, zegoen, eta itzuI nazak idatzia zuen. Artzain batek irakurri zuen eta inguruko artzainei adierazi zien. Bazen susmoa, inguru haietan urrez betetako idi zahagia nonbait lurperatuta zegoela eta harritzar horren azpian egongo zela pentsatuta, elkartu ziren artzainak eta irauli egin zuten. Urrerik ez zuten aurkitu, baina, bai beste inskripzio bat bapo nago zioena. Hori ikusita, atsekabez etxera joan ziren guztiak.

Horrelako itzularriak Bergarako Piñari mendian, Oizko Arano mendian eta Sarako Larrunen ere badira.


MENDIAK


Badira Euskal Herrian zenbait mendi sakratuak direnak edo garrantzi berezia dutenak herritarrentzat.

Maidalena, «La Madeleine», Sauguis eta Atarratze gainean kokatzen da. Gailurrean Santa Magdalena baseliza dago, non, Herauscorritsehe antzinako jainkoari eskainitako aldare erromatar bat aurki daiteken. Bertan, urtero bi erromeria egiten dira: Pasioaren egunean eta uztailaren 22an.

Elezahar batean kontatzen da, Errolan Maidalena gailurrean zegoela, harritzar bat hartu zuela eskuetan Otxagira jaurtitzeko, baina, jaurtitzeko unean behi gortz batean irrist egin eta harritzarra desbideratu eta Bostmendietan erori zen. Orain han aurki genezake.

Apanize Nafarroa Behereako mendia da, eta mitologia jeinuen artean preziatua, zeren, Behorlegiko haitzuloan bizi zen Basandere irrikatan omen zegoen Apanize mendira iristeko.

Mondarrain ere mendi sakratua da, non, hainbat jeinuren bizilekua izan zen haitzulo batera sarrera omen zegoen.

Herri sinesmenak dionez, Mondarraingo zulo batetik Jauregi dorretxearen behe aldean dagoen Eiharaxaharra errotara lurrazpiko bide bat omen zegoen. Pasabide haretatik ibiltzen ziren gora eta behera Lamiak. Mondarraingo leizeak leku zabalak ditu barnean eta bertan lamiek artaldeak eta urre pila handiak gordetzen omen dituzte Lamiek.

Behin batean, Ezpeletako mutik gazte bat bahitu eta Mondarraingo haitzulora eraman omen zuten lamiek. Apaiz bat, mutila askatzeko asmoz, esku batean gurutzea eta paparrean bedeinkatutako ostia bat zuela joan zen leze horretara, Atera zenean, honela zioen ahots bat entzun zen: eman iezaiok eskerrak eskuan daramanari, eta gehiago paparrean daukakenari, bestela hemen geldituko itzan eta. apaiza atera zen, baina, mutila ez.

Baigura heleta gainean dago. Baigurako aingeruaren bizilekua bertan dago eta harrespil ugari aurkitzen ditugu.

Baigura es montaña sobre Heleta y sobre otros pueblos de su entorno, asiento de muchos crómlech y morada del supuesto Ángel de Baigura.

Jean Barbier-ek bere Lágendes de Pays Basque liburuan honako legenda hau kotatzen du: Neska gazte bat bere ardiak zaintzen zegoela ekaitza sartu zitzaion. Beldurtuta zegoela, Joan hadi hortik esan zion ahots batek eta zuriz jantzitako irudi bat ikusi zuen. Handik aldendu zenean tximista bat erori zen lehen bera zegoen lekua eta izugarrizko zuloa egin zuen. Aurrerantzean, mendira joan behar zuenean Baigurako aingeruari errezatzen zion.

Larrun Askain, Sara eta Vera gainean dago. Bertan harrespil eta trikuharri ugari daude, eta ermita bat ere badago.

Pierre de Lancre (siglo XVII) inkisidoreak kontatzen duenez sorgin eta aztien elkar-gunea zen.

Saran kontatzen denez, bazegoen haitz bat non itzultzen nauenek ez du damurik izain inskribatuta zegoen. Gazte batzuk irauli zuten eta azpi aldean beste inskripzio bat irakurri zuten: Iehen ongi nintzan, orain obeki.

Aiako Harri, Oiartzungo mendi bat da. Beratko haitzuloan, sinismenek diotenez, Maiak, aberastasun izugarriak zituzten jeinuak, bizi ziren. Maien artean Puiko Maia da nagusiena eta Mariren ezaugarriak ditu, Anbotoko Damak legez. Udaberrian menditik itsasorako bidaia egiten du hegan, igitai formako argi baten modura. Neguan Aiako-harriko kobazuloan bizi da eta udan itsas ertzean, Jaizkibelko haitzetan.

Elezahar batek dionez, Arditurri ondoko baserri bateko neskatxa bat Katatxulo haitzulora igo zen eta harrituta gelditu zen Maiak zeuzkaten aberastasun guztiekin. Maiak esan zioten etxera atzerakoa ibiltzen joaten bazen zilarrezko aulki bat emango ziotela. Neskatxa etxera atzeraka ibiltzen joan zen, beti haitzulorantz begira, eta aulkia bere atzetik joan zen. Etxera iritxi eta etxerantz begiratzean aulkia desagertu zen.

Usurbilen diotenez Aiako-Harriak Aiako herritik Sansonek bota zituen ostikoz.

Beasaingo Muru mendian dauden haitzulo eta zuloak Mariren bizileku dira. Kontatzen denez, bere abereen bila joan zen artzain bati agertu zitzaion Mari, eta sagardoa eratea gonbidatu zuen. Artzainak sagardoa dastatzean, horrelako edari ederra nondik lortu zuen galdetu zion Mariri. Marik honela erantzun zion: Ikaztegíetako Montesek ezari emandako sagardoa dek hau.

Beste behin, Mari Muruko edo Marimunduko Beasaingo Buruguena baserriko gaztearekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten eta gizaona temati jarri zen seme-alabak bataiatu egin nahi zituela eta. Orduan, su-garran bihurtuz Muruko haitzulora itzuli zen.

Mari esker onekoa zen eskaintzak ekartzen zizkiotenekin eta gainontzekoak zigortu egiten zituen. Itsasondoko apaizak urtean behin meza ospatzen zuen haitzulo sarreran kaltyerik egin ez zezan.

Aralarko Alotzan dagoen Saltarri harritzarra Jentilek jaurti omen zuen Muru gailurretik.

Muski Ataungo mendia da eta bere gailurretik hurbil dago Basajaunen haitzuloa. Baina sinesmenak diotenez Muskiako kobazuloa Tortoren bizilekua bazen. Elezhar batek dionez, Tortok bahituta zeukan gazte batek ihes egitea lortu zuen. Jeinu gaiztoa atzetik bere bila abiatu zen eta Agaunza erreka gurutzatu zuenean gazteak Tortok uretara jauzi egin zuen. Igeri ez zekienez bertan ito omen zen.

Muskia mendia Sugaarren bizilekua ere izan zen, herritarrek diotenez.

Agamunda ere Ataungo mendia da eta bertan dagoen haitzulo bat Marimunduko eta Sugaarren bizilekutzat jotzen da. Sinesmenek diotenez etsaien eta Basajaunen bilekua ere bazen, eta lurrazpiko pasabide batetik Andralizeta baserriko sukaldean agertzen omen ziren.

Ernio Bidania eta Errezil artean dagoen mendia da. Abuztuko igandetan erromeriak egiten dira bertara eta gailur azpiko zelaitxo batean burdinezko gurutzeak eta uztaiak daude. Uztaietan gorputz adarrak sartzean eta errezatzean erreumak sendatzen omen dira.

Irukutzeta Soraluzen dago eta gailurrean gurutzeak Bergara, Azkoitia eta Elgoibar udalerrien muga egiten du. Gailurretik hurbil dagoen zelai batean trikuharri bat dago, eta sinesmenak dionez, lur azpian urrezko kanpaia bat dago. Behin, gazte batzuk hasi ziren lurra mugitzen, kanpaia aurkitu nahian, eta gizaki itxura, adarrak buruan eta ahutz hankak zituen izaki izugarri bat atera zitzaien erasokor. Hura ikusita, bilaketari utzi zioten.

Amboto Bizkaiko mendi mitologiko nabarmenena da. Bere inguruan sinesmen eta kondaira mitologiko ugari ezagutzen dira.

XV mendean Durangaldean Inkisizioak aurrera eraman zuen sorgin-ahiza zela eta, Anboto inguruko haitzuloetan aurkitu omen zuten gordelekua sorgiñek.

Bolinkoban eta Astokoban urkitutako aztarnak inguru hauetan gizakia antzinatik bizi dela adierazten digute. Artolatxeko gotorlekuaren hondarrak ere hor ditugu.

Anboto antzinatik izan da gizakiaren bizileku eta miresmen sortzaile.

Ereñusarre Busturialdeko Ereño herrian kokatzen da.

Gailurrean San Migeli eskainitako baseliza dago eta bertan zenbait hilobi aurkitu dira. Bere barneko horman dagoen zulo batera euria egiten duenean ur jario dago. Ur horrekin aurpegia edo beste gorputz zati batzuk garbitu eta lehortu aurretik ermitari hiru buelta emanez gero sarna sendatzen omen da.

Baselizaren inguruan gotorleku baten aztarnak omen daude, eta 1404 urtean D. Pedro erregeak bere anaia zen D. Telmoren aurka egin zuen erasoan, ezin izan omen zuen gotorlekua garaitu.

Elezaharrak dionez, mutiko bat baselizako lehioa kolpatzen ari omen zen eta bertan bizi zen etsaia aserretuta bere atzetik hasi zenean San Migelek hiru pausotan harrapatu zuen eta bere lekura eramn zuen. San Migelen hanka pausoak harkaitzean ikusten dira, herri sinesmenak dionez.

Mendiaren magaletan dau Santimamiñe,Sagastigorri, Elesu eta Atxondo haitzuloak. Lehena oso ezaguna dugu Goi Paleolito gizakiaren garaiko margolanengaitik.




Iturria: JOSE MIGUEL DE BARANDIARAN, Mitos del pueblo vasco, 2007.

Testua itzulia eta egokitua: Koldo Alijostes Bordagarai.