JAINKOTASUNAK

Jainkotasunak

Euskal Herriko elezaharretan Lurra, Ama-Lurra, agertzen zaigu Jainkosa nagusi legez. Izaki guztien bizilekua eta babesa, berezko bizitza indarra duena eta natura guztiaren sortzailea. Landareen eta animalien izatea berak ziurtatzen du, eta gizakioi ere berak eskaintzen digu beharrezko elikagaia eta bizilekua. Lurra ontzi erraldoi bat da, ontzi mugagabe bat; non, hildakoen arimen eta pertsonaia mitologiko gehienak bizi dira.

Ez da harritzekoa jainkotasun honen nagusitasuna, antzinako euskaldunak lurraren emankortasunetik bizi izan baitira. Bera izan baita, gizakiei nahiz animaliei, jan-edana eman dizkiona.

Ama-Lurrarenganako sinesmen eta miresmen hau oso antzinakoa dirudi, herri indoeropearrak Europa zaharrera etorri aurretikoa. Herri hauek izan baitziren, bere etorrerarekin, jangoiko zerutiarrenganako sinesmena zabaldu zutenak Europako mendebaldean.

Elezaharrek diotenez, Lur barnean izugarrizko altxoarrak daude, baina hauek gizakiontzat eskuraezinak dira. Makina bat jende, aberastu nahiena, saitau izan da altxor hauek kanporatzen, baina alferrik.

Ohituera zaharra da, Ama-Lurrari haitzuloetan ofrendak uztea, mesedeak jasotzeko asmoz.

Marik, euskal mitologiakoko pertsonaia garrantzitsuenak, naturaren personifikazioa eta beste pertsonaia mitologiko guztien nagusia denak, berebiziko harremana du lurrarekin. Sinismen zaharretan Ama-lurraren pertsonifikazioa izan zitekeen. Bere bizilekua lur barnea da hain zuzen ere, haitzuloaetan bizi baita. Indoeopear jatorriko zeltiarrek jaungoiko zerutiarrak ekarri aurretik, kultura matriarkala zuen euskal herri honek gurtzen zuen dibinitate lurtarren zantzuak ditu.

Eguzkia eta Ilargia Ama-Lurraren alabak direla azaltzen dute sinesmen zaharrek. Egunero, bere ibilbidea egin ondoren amaren barnean aurkitzen dute babesa.

Eguzkia edo Eguzki-Amandrea ere jainkosa garrantzitsua izan da euskaldunentzat, berak ematen du beroa eta argia, eta bere menpe dago lurrean bizitza; eguraldi ona edo txarra, uzta oparoa edo eskasa. Baina horrez gain, lurrazpiko jeinuengan botere handia du; eguna argitzean bere bizilekura erretira arazten baititu. Eguzki izpiek arrapatzen dituztenean zenbait jeinuk eta aztik, boterea eta doainak galtzen dituzte. Horregatik, Eguzkiare boterea irudikatzen duen eguzkilorea jartzen da baserriaren sarrerako atean, jeinu gaiztoak uxatzeko.

Elezahar batzutan jainkoaren begi modura ere aurkezten zaigu Eguzkia.

Ilargia edo Ilargi-Amandrea ere Lurraren alaba da, eta antzinako euskaldunentzat garrantzi handia izan behar zuen, zeren, eguzkia jangoikoaren begi bezela agertzen bazaigu, Ilargia jangoikoaren aurpegi legez hartzen da.

Garrantzi hoenen adierazle da, euskaldunen asteko egun bat jainkosa honi eskaintzea: ostiral. Irargi ilargia izendatzeko aldaera bat da, eta asteko egun honek bere baitan darama. Ostirala egun berezia da euskal astean: egun honetan elkartzen ziren azti eta sorginak; eta jarduera batzuk ostiraletan burutzea debekatua zegoen, hala nola, lan garrantzitsuak hastea, artaldea mendira eramatea, eztia erleei kentzea e.a.

Hildakoen arimak argiztatzen omen ditu Ilargiak. Hain zuzen ere, batzuk diotenez, Ilargi hitzak hilen argia esan nahi omen du.

Erromatarrak etorri zirenean ilargiaren gurtzxa oso garrantzitsua zen garai hartako euskal zibilizazioan. Estrabonek kantabriarren Ilargi-jaiak aipatzen ditu. Ilargi-jai hauek orein zuriaren gurtzarekin lotuta zeuden, eta ilargi beteko gauetan dantza eta dantza egiten omen zuten sinbolo horiekin lotuta. Ilargia eta orein-emea Paleolitoko labar margoekin lotuta daude eta biak jainkosa Ama aurreindoeroparrarekin lotuta daude.

Historialariek azaltzen dutenez euskaldunon gizarte antolaketan matriarkatua zen nagusi garai batean, eta orain dela gutxi arte ere ehin handi batean. Euskal dibinitateen andrazkotasunak agerian uzten du hau, orain arte aipatutako laurak emakume izaera baitute.

Ortzi, Urtzi edo Ostri hodeien gainetik dagoen zeru edo izartegia adierazteko erabiltzen da euskaraz, eguzkia, ilargia eta izarrak agertzen zaizkigun lekua. Zenbai herritan erabiltzen diren hitz hauek gai berdinaren ingurua dabiltza: urzondo (egunsentia); uztargi (ostadar); ilurtziri, ortziri (trumoi), ostebi (udaberriko euria). Guztiek dute urtz, ortz edo ost partikula.

Hitz hauen aldaera bat, Urtzi, XII mendean jainkoa izendatzeko erabiltzen zela zioen Aymeric Picauden hiztegiak.

Guzti hau kontuan izanda, JM Barandiaranek dionez, litekena da, zerua bera edo zeruko argia personifikatzen duen jainko bat gurtu izana antzinako euskaldunek.

Jainko hoenen garrantziaren lekuko da euskaldunen astearen egun batek bere izena izatea: ostegun edo ortzegun ‘ostriren edo ortziren eguna’.

Eskandinaviako Thor jainkoaren antza du, eta litekeena da zeltiarrek guregana ekarritak jainkoa izatea.

Aztertu ditugun jainkotasunei gainbegiratuz, antzinako euskaldunen kosmologiaren irudikapen bat islatzen da. Erdigunean Lurra dugu, bizitzaren oinarri eta bizileku, eta bere inguruan Ortzia, Eguzkia eta Ilargia. Egunero, Eguzkia eta Ilargia amaren barnetik, Lurraren sabeletik, Ortzian ibilbidea burutzen dute, ondoren, amarengana itzultzeko berriro. Mari berriz Natura eta fenomenu natural guztien pertsonifikazio espirituala izan zitekeen. Euskaldunek begi aurrean zuten guztia gurtzen zuten, bere unibertso guztia: lurra, ortzia, eguzkia, ilargia eta natura.

Elezaharrak dioenez, Lurran iluntasuna nagusi zenean, gizakiak Ama-Lurrarengana erreguka zuzendu ziren mehatxatzen zuten izpiritu eta numenen aurka borrakatzen laguntzeko. Ama-Lurrak erreguak entzunez, bere alaba sortu zuen, Ilargia. Gizakiak bere argia eskertu zuten, baina haren argia ez zen nahikoa gaizkiaren aurka borrokatzeko. Orduan, gizakiak, ostera ere, Ama-Lurrari eskatu zioten argi gehiago zukeen eta iluntasuna garai zezakeen zerbait eman ziezaien. Ama-Lurrak orduan bere beste alaba sortu zuen, Eguzkia; eta era honetan eguna jaio zen. Harrezkero, egunez izpiritu txar batek ere ez zituen gizakiak mehatxatu. Baina, Eguzkia Lurraren mugalean zegoen Itsasgorrietan murgiltzen zenean, gaua jaiotzen zen. Gaizkiak, gaua heltzean, bere gordelekutik irten eta gizakiak mehatxatzen jarraitzen zuen. Orduan gizakiak Ama-Lurrari, gauan zehar gaizkiaren aurka borrokatzeko zerbait eman ziezaien eskatu zioten; eta Ama-Lurrak Eguzki Lorea sortu zuen. Gauan zehar bere bizilekuetik irten ez zezaten, eta gaizkiaren aurka babesteko bere etxeetako atearen gainean Eguzki Lorea jar zezaten adierazi zien. Harrezkeroztik Ama-Lurrak adierazitakoa jarraitu zuten gizakiek, ez zuten gehiago jasan gaizkiaren mehatxurik.


*Elezahar honen berri ez dute ematen bilketa lanean aritu diren autore garrantzitsuenek (Barandiaran, Azkue, e.a.), beraz, berriki sortua izan daiteke.

Elezaharraren kontaketa:

(Pako Eizagirre)