Santa Ageda
Santa Ageda edo Agate Deuna, Euskal Herriko emakumeen eguna
Agate Deuna edo Santa Ageda eguna martxoaren 5an ospatzen da. Jai hau egutegi herrikoiaren neguko zikloan kokatzen da, otsailaren 2an Kandelaria, otsailaren 3an San Blas eta iñauteriekin batera.
Egun honen inguruan hainbat ohitura ditugu Euskal Herrian. Santaren omenezko elizkizunez gain, garrantzitsuenak elizako kanpaiak jotzea eta bezperan koplak abestuz ateratzea dira.
Garai batean, Santa Ageda gauean, Angelusaren joaldian, parrokietako eta ermita askotako kanpaiak jotzen hasten ziren. Herri batzutan eguna argitzera arte irauten zuen kanpai hotsak.
Gaur egun ohitura ezagunena bezperan kalez kale eta etxez etxe kopla zaharrak abesten ibiltzea da, diru edota janari eskean. Parte hartzaileek (haur, gazte nahiz nagusi) makila bana eramaten dute eskuan eta lurra joz abestien erritmoa markatzen dute. Euskal jantzi tradizionalaz jantzita eta eskutan daramaten kriseiluen argitan ibiltzen dira kalez kale. Gehienetan, koplako bertsoak lagun batek edo bik abesten dituzte eta gainerako guztiek errepika edo leloa kantatuz erantzuten diete. Herri bakoitzak bazituen bere kopla bereziak, eta gainera, askotan, urtez urte aldatzen omen zituzten.
Ospakizuna zentzu elizkoia galduz joan da eta jai folkloriko bat moduan hartzen; usadioari jarraituz kantuan kalez kale aritzeko eguna bilakatu da.
Agate Deuna edo Santa Ageda
Ospakizun honek zentzu erlijiosoa zuen lehen, Agate Deunaren omenez ospatzen baitzen. Santa Ageda K.o. III. mendeko Sizilian bizi izan zen, Decio enperadore zela eta Siziliako jauna Ouinciano. Palermon jaioa, gazte prestua zen, oso aberatsa, oso zintzoa, oso ederra eta kristau sutsua. Garai hartan, ediktu bat atera zen, kristauak sakrifikatzera behartzen zuena, eta Agueda Ouincianorengana eraman zuten. Hau Agedataz liluratu zen eta beretzat nahi izan zuen, baina neskak ezetza eman zion. Honek, Ageda birginaren tinkotasunak sumindurik, torturatzea agindu zuen eta bularrak moztu zizkioten. Mediku batek ere artatzen utzi gabe eta ezer jan eta edan gabe espetxeratzeko agindua eman zuen. Orduan jendetza bildu zen jauregiaren aurrean Agueda askatzeko eskatuz, baina Quincianok, askatu nahi ez zuenez, kartzelara itzuli zuen, eta han hil zen 252ko otsailaren 5ean.
Kontatzen dutenez, santua hil eta urtebetera Etna sumendiak erupzioa egin zuen. Cataniako biztanleek laguntza eskatu zioten eta honek laba geldiaraztea lortu zuen hiriaren suntsipena ekidinez. Harrezkero, Kataniako eta Sizilia osoko zaindaria da, baita sumendiaren inguruetako zaindaria ere, herritarrak sua, tximistak eta sumendietaz babestuz.
Jatorri zaharragoa
Julio Caro Barojak dio jai honen benetako jatorria erromatarrek martxoko kalendaean (kalendae: hilaren lehen eguna) ospatzen zituzten Matronaliatan eduki dezakeela. Antzinako Erromako Erlijioan, Matronalia jaia Juno jainkosaren omenez ospatzen zen. Juno erditzearen, amatasunaren eta, oro har, emakumeen jainkosa zen. Matronaliak emakumeentzako festak izaten ziren. Kristauek jada Behe Inperioan (K.o. III-V) jai hau bereganatu zuten, familia giroko ospakizun erlijiosoa bihurtu zuten.
Beste iritzi batzuk diote, neguko solstizioaren ondoren, otsailean oraindik lo dagoen lurra esnatzeko errito zaharrekin loturik legokeela jai hau, iñauterietako ospakizunarekin gertatzen den bezala. Neguan lozorroan dagoen lurra esnatzeko eta udaberriari deiadar egioteko, makilekin lurra erritmikoki astintzen da eta, herri askotan, bezperako gau guztian elizetako kanpaiak jotzen zituzten. Iñauiterietako algarak eta burrunbak, eta batez ere, zanpantzarrak joareekin egiten duten soinu erritmikoak ere lurra esnatzeko xedea omen du.
Baliteke, beraz, negu garai hauetan, ospakizun zaharrago baten gainean kristauek Agate Deunaren tradizioa ezarri izana, neguko solstizioan Eguberri eguna edota udako solstizioan San Juan eguna jarriaz egin zuten bezalaxe.
Emakumeen zaindari
Agate, batez ere, emakumeen zaindaria da, eta otsailaren 5a Euskal Herriko emakumeen eguna. Artemisa jainkosa greziarraren antzera, birjintasunaren, ugalkortasunaren eta dontzeilen Ama Birgina da, eta erditzeetan edota emakumeen gaixotasunak arintzen laguntzen du. Bularreko haurren babesletzat ere hartzen da eta esne gutxi ematen duten andrazkoei laguntzen die.
Euskal Herrian emakumeek ezin zuten egun horretan zenbait etxeko lan egin, hala nola, labean zerbait egostea edo arropak garbitzea; Santa Ageda eguna emakumeen eguna baita, jai eguna.
Badirudi, penintsulako iparraldean zehar beste leku batzutan baino martiriarenganako debozioa handiagoa izan dela, hain zuzen ere, eremu horretan emakumeak garrantzi eta indar handiagoa izan duelako herri bizimoduan. Adibidez, Zamoran egun horretarako emakumeen kofradiak osatzen dira eta emakumezko alkatea izendatzen dute.
Sustraitua Euskal Herrian
Tradizioak dakartzan koplak Santa Ageda eguna Euskal Herriko eguna dela argi uzten digu hasiera hasieratik:
Agate Deuna gurea,
martiri euskalduna,
Euskal Herrian izan den
maitatuena.
…
Gure lurretan santa honi eskainitako ermita ugarik nabarmen erakusten digute izan duen debozioa eta garrantzia.
Batzuek diotenez, marinelek eta itsasgizonek ekarri zuten saindu horren historiaren berri euskal portuetara, eta hortik zabaldu omen zen lurralde osora.
Baina baliteke ere, Santa Ageda egunaren jatorrian antzinako ospakizun pagano sustraitu bat egotea eta tradizioak tinko jarraitzea. Baliteke ere, lur hauetan emakumeek izan duten indar eta garrantzia dela medioa emakumeen zaindaria den saindua erraz errotzea gure ohioturetan, edota euskal mitologiako izaki nagusiarekin, Marirekin, identifikazio bat egotea.
Dena den, badago kontraesan bat ospakizunetan: emakumeen eguna izanik, herri askotan, lehen mutil gazte taldeak izaten ziren kantuan eta eskean protagonistak.
Agate deunaren doaiak
Emakumezkoen gaixotasunen zaindari izateaz gain, beste zenbait botere ere baditu: izpiritu txarren aurka babestea, ganadua eta uztak zaintzea, suteak saihestea, eta buruko mina sendatzea ere.
Santa Agata abere gisa irudikatzen da askotan: ahuntz edo katu itxurarekin. Identifikazio honek zuzenean lotzen du euskal mitologiako izaki batzurekin, batik bat Marirekin, bera baita askotan zezen, ahari edo sai itxuraz agertzen zaiguna. Badu beste antzekotasunik Marirekin, biak uzten babeslea baitira.
Ablitasen (Nafarroa), uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak. Sainduak bazuen beraz ekaitzak sortzeko eta banatzeko ahalmena, gure mitologiako damak, Marik, egiten zuen bezala.
Zenbait ohitura
Santa Ageda eguna santuari ohore egiteko ospakizuna izaten zen. Euskal Herriko herri guztietan, elizkizunak egiten ziren: meza eta prozesioa, santuaren irudiarekin, eta, hainbat lekutan, neskek jartzen zituzten koloretako zapiekin apaintzen zen. Lehen esan bezala, herri eta auzo guztietan ateratzen ziren eskean koplak kantari, makilak eta kriseiluak eskuetan, eta kanpaiak jotzeko errituala ere oso zabaldua zegoen.
Araban, herri, herrixka eta auzoetako mutil gazte taldeak (“mozos”, soldaduzkara joateko zeudenak) osatzen zituzten, beren zuzendaria edo bertsolaria aukeratzen zuten, eta bezperan kantu errondan ateratzen ziren, etxez etxe, atarietan abesten zen, eta trukean janariren bat jasotzen zen, ondoren lagun arteko afaria egiteko. Santa Ageda bezperan, nekazariek sua ematen zieten zahagiei eta bota zaharrei, eta korrika eramaten zituzten ereindako soroetara, sutatik eta izurrite kaltegarrietatik babesteko. Mutilek, berriz, gau osoan jotzen zituzten kanpaiak izpiritua gaiztoak herritik uxatzeko.
Agate emakumeen zaindaria izanik, kontraesana dirudi mutilak izatea jaiaren eginkizun nagusien protagonista, baina horrela izaten zen. Altsasun, garai batean, emakumeak irtetzen omen ziren kantuan, agian hau izango zen ohitura zaharra.
XIX. mendearen amaieran, Gernikaldeko herrietan, Kandelaria egunean parrokietan bedeinkatutako kandelak eta pospoloak gaueko lehen orduetan pizteko ohitura zegoen, jaiegunari hasiera emanez. Baliteke tradizio hori dela eta leku batzuetan suteen aurkako zaindari gisa edukitzea.
Nafarroan ere ohikoa zen gauean kanpaiak jotzea. Dirudienez, sorginak uxatzeko egiten zen hori, haiek ohitura omen baitzuten gauean ateratzeko. Igal herrian (Zaraitzun), esaterako, 1960ko hamarkadara arte gazteak kanpandorrera igo eta kanpai hotsak ateratzen pasatzen zuten gau osoa.
Altsasun urtean zehar hondatutako zahagi eta zahatoak gordetzeko ohitura zegoen garai batean. Santa Ageda bezpera iristean, su ematen zieten nekazariek, eta korrika eramate ohi zituzten soroetara, haiek suteetik eta izurri kaltegarrietatik babesteko. Garia, gau horretan, belar izateari utzit eta gari izaten hasten dela esaten omen zen.
Arruazun (Sakana) tximiniak garbitzen ziren ohorezko meza entzun aurretik. Bestalde, baziren suari loturiko errituak ere Agate deunaren bezperan. Ablitasen, hain zuzen, ohitura zuten kanpandorrean sua pizteko, udako ekaitzak gau horretan banatzen zirelakoan. Arroitzen ere suak pizten zituzten kaleetan eta, turutaren deiadar baten ondoren, urtean izandako gertaera nabarienak bertso baten bidez kontatzen zituzten herriko agintariek. Suarekiko lotura hori beste inguru batzuetan ere jaso izan da. Italian, esate baterako, suari loturik zegoen Agate deunaren gurtza, Etna sumendiaren leherketen aurkako zaindaria baita.
Abestiak
1. SANTA AGEDA (moldaketa 1989)
1
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz.
Aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
esta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz.
2
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna.
Etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure budeko laguna,
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jardunak.
XANTI ESPINA (Moldaketa)
TXIO TXIOKA. GIPUZKOAKO ABESBATZEN ELKARTEA. LAZKAO. 1989
2. OLES, OLES
OLES, OLES LURRA ESNA ZAITEZ
OLES, OLES LURRA ESNA ZAITEZ (X2)
AHARRAUSI EGIN DU BASOAK
ZUHAITZEK ZABALDU BESOAK
KANTUAN HASI DIRA
BIRIGARROAK ETA ZOZOAK (X2)
OLES, OLES LURRA ESNA ZAITEZI
OLES, OLES LURRA ESNA ZAITEZ (X2)
AHARRAUSI EGIN DU BASOAK
ZUHAITZEK ZABALDU BESOAK
DANTZARI HASI DIRA
AZERIAK ETA OTSOAK (X2)
3. SANTA AGATA ANDERE
AMIKUZE (BENAFARROA)
Santa Agata andere
aurten bezala gero ere,
Santa Agatak egortzen gaitu
badukezun deus ere.
Goazen goazen hemendik
hemen eztuk
xingarrik
etxe huntako gazitegian
saguak umeak egintik.
Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. XI. Canciones de Ronda. nº 976.
4. SANTA YAGEDA
DE BALBINA BERASALUZE, DE GETARIA (GIPUZKOA)
Santa Yadega, Yageda,
biar da Santa Yadega,
biar da Santa Yageda eta,
gaur aren bezpera gaba.
Bere baimena eskatzen
diot etxeko yaunari
Santa Yagedaren ontasunak
erakustera noa ni
Zapata txuri paperez,
euriak jota bat ere ez,
errian damak ba dira baina
zue bezelakorikan ez.
Ole ta ola etxekotxuak
jotzen ditut nik gaur ateak,
jotzen ditut nik ateak eta
konsola bediz jenteak.
Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. XI. Canciones de Ronda. nº 977.
4. SANTA YAGEDA
DE OTXANDIANO (BIZKAIA) Y VARIANTE DE OLAZAGUTIA
Santa Yageda,Yadega,
biar da Santa Yageda,
biar da Santa Yageda eta,
gaur aren bezpera gaba.
Libertatea eskatzen diot
etxeko printzipalari
Santa Yagedaren alabantzek
kantutzera noa.
Grazia diot eskatzen
Santa bedeinkate oni
kristiandadean onen izena
beti bedeinkatu bedi.
Emoizu bada emoizu,
baldin emongo ba duzu.
aize au bere otza dago
lagunok bere irritu.
Andra Santearen amore arren
limosna on bat eiguzu.
Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. XI. Canciones de Ronda. nº 978.
4. SANTA YAGEDA (BIS)
VARIANTE DE OLAZAGUITA (NAFARROA) JOSEFA BENGOETXEA
Libertatea eskatzen diot
etxeko printzipalari
Santa Yagedaren alabantzak
kantatutzera noa ni.
Graziaz diot nik ipini
Santa bedeinkatu on ori
kristiandadean onen izena
beti santifika bedi.
Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. XI. Canciones de Ronda nº 978.
4. SANTA YAGEDA
DE GERNIKA (BIZKAIA). COMUNICADA POR S.ALTUBE Y VARIANTE DE ALSASUA (NAFARROA) DE MARIA ANGELA ARTZA
Santa Yageda, Yageda,
biar da Santa Yageda,
biar da Santa Yegeda eta
gaur aren bezperea da.
Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. XI. Canciones de Ronda nº 979.
VARIANTE DE ALSASUA (NAFARROA) DE MARIA ANGELA ARTZA
Santa Yegeda, Yageda,
giltza aundien yabea
giltza aundiak artu ezkero
eguzu limosnenea.
Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue.
XI. Canciones de Ronda nº 979.
5. SANTA AGEDA
1
Zorion etxe ontako
denoi! Oles egitera
gatoz;
aterik ate oitura zaharra
aurten berritzeko
asmoz. Ez gaude oso
aberats diruz ez ta ere
oñetakoz;
baña eztarriz sano
gabiltza ta kanta nai
degu gogoz.
2
Santa Ageda bezpera
degu Euskalerriko
eguna,
etxe guztiak kantuz
pozteko aukeratua
deguna.
Santa maitea gaur artu
degu gure bideko
laguna;
aren laguntzaz bete
gentzake egun ontako
jarduna.
3
Siziliako ugarte
ederrak emana degu
lorea,
an jaio bai zan gure
Ageda, zorioneko
gaztea.
Txikitatikan gogoz
artu zun Jesukristoren
legea;
maitasun onek ekarri
zion biotzeko poz
betea.
4
Edertasunez Jaunak
apaindu zuan Ageda
gaztetan; aren begiak
izan bi ziran, arpegi gogo
aretan.
Gizon gaiztoen griña
zitalak esna zitzaken
benetan; laister izutu
zan Kintziano Agedaren
ederretan.
5
Agedak bere maite
bakarra, Jesus aukeratu
zuan:
orregaitikan beste
maiterik etzan arentzat
munduan.
Kintzianoren eske
guztiak errez baztartu
zituan:
baña agintari gaizto
arek kristautzat salatu
zuan.
6
Emakume gaizto baten
mende, sartu zuten
giltzapean,
Agedaren biotz garbi
ura zikin ote zezaken.
Alperrik baña alegindu
zan andra lizuna
lanean:
onek esanak etziran
sartu Agedaren
biotzean.
7
Amorro biziz oñutsik
jarri dute Ageda
zintzoa,
txingar gorien gañean
gero ibil-arazi gaxoa:
ondoren bular bat
ebakita, uzte dute
urratua:
baña Jainkoak biurtu
zion gau artan bular
mindua.
8
Alperrik gizon gaiztoak zuten
oñazez erdi-illik utzi:
Jesukristoren maitasun artan
etzuan iñola etsi:
otoi gozotan gogoa ixuriz
mundu ontatik igesi,
zeruetako zori ederra
betiko zuan irabazi.
andra lizuna lanean:
onek esanak etziran sartu
Agedaren biotzean.
100 EUSKAL ABESTI. Oñatibia’tar Ion Edili. Donostia.1989.
7. SANTA AGEDA
1
Zorion etxe ontako
denoi Oles egitera
gatoz.
Aterik ate oitura zarra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberatz
diruz ezta ere onetakoz,
baña eztarriz sano
gabiltza kanta nai degu
gogoz.
2
Santa Ageda bezpera
degu Euskalerriko eguna
etxe guztiak kantuz
pozteko aukeratua deguna.
Santa maitea gaur artu
degu gure kideko laguna;
aren laguntzaz bete
gentzake egun ontako
jarduna.
3
Mendi tontorrak elurrez zuri
atai aldean laiotza,
etxe ontako nagusi jaunak
urrezku du biotza.
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean asteko lotsa
dirurik ezpada berdin zaigu
gizendutako bildotsa.
4
Zelai erdian lorek argi,
larros, krabelin da lili,
etxe ontako etxekoandreak
Ama Birgiña dirudi.
Etxe ontako urdaiazpiko
asko, kakutik zintzili,
ta lukainka gorriak ugari
poltsa betetzeko guri.
“ADARRAKOAK TALDEA”. EUSKAL HERRIKO ABESTIAK. GASTEIZ. 1980
8. SANTA AGEDA
1
Zorin, etxe hontako
denoi! Oles egitera
gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats
diruz, ezta ere
oinetakoz.
Baina eztarriz sano
gabiltza, ta kanta nahi
degu gogoz.
2
Santa Ageda bezpera
degu Euskal Herriko
eguna,
etxe guztiak kantuz
pozteko aukeratua
deguna.
Santa maitea gaur hartu
degu gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete
gentzake egun hontako
iharduna.
3
Siziliako ugarte
ederrak emana digu
lorea.
Han jaio baitzan gure
Ageda, zorioneko gaztea.
Txikitatikan gogoz hartu
zun Jesukristoren legea.
Maitasun honek ekarri
zion bihotzeko poz
betea.
4
Edertasunez jaunak
apaindu zuan Ageda
gaztetan.
Haren begiak izar bi
ziran, arpegi gozo
haretan.
Gizon gaiztoen grina
zitalak esna zitzakeen
benetan. Laister izutu
zan Kintziano Agedaren
ederretan.
5
Agedak bere maite
bakarra Jesus aukeratu
zuan.
Horregaitikan beste
maiterik ez zan harentzat
munduan.
Kintzianoren eske
guztiak errez baztertu
zituan.
Baina agintari gaizto
harek kristautzat zalatu
zuan.
6
Emakume gaizto baten
mende, sartu zuten
giltzapean,
Agedaren bihotz garbi
hura zikin ote zezakean.
Alperrik baina ahalegindu
zan andra lizuna lanean.
Honek esanak ez ziran
sartu Agedaren
bihotzean.
7
Amorrotu biziz oinutsik
jarri dute Ageda zintzoa
txingar gorien gainean
gero ibilarazi gaisoa.
Ondoren, bular bat
ebakita, uzte dute
urratua.
Baina Jainkoak bihurtu
zion gau hartan bular
mindua.
8
Alperrik gizon gaiztoak
zuten oinazez erdi hilik
utzi.
Jesukristoren maitasun
hartan ez zuan inola etsi.
Otoi gozotan gogoa
isuriz mundu hontatik
ihesi,
zeruetako zori ederra
betiko zun irabazi
Alkate jaunari
Alkate jauna, legean
gatoz baimen eskean
atera,
kanta zaharrak galdu ez
ditezen lehenengo ohitura
piztera. Guraso zahrren
legean pozik goaz danok
kantatzera.
Santa Agedak ekarri
gaitu berroren etxe
aurrera.
Etxeko jaunari
Mendi tontorrak elurrez
zuri, atari aldean laiotza.
Etxe hontako nagusi
jaunak, urrezkoa du
bihotza.
Santa Agedak kendu digu
gaur eskean hasteko
lotsa,
dirudik ezpada, berdin
zaigu gizendutako
bildotsa.
Bikario jaunari
Apaiz buru jaunaren
atean jo nahi degu gaur
aurrena, Jaungoikoaren
ordezkoari gure agurrik
onena.
Zeruko Jaunak argitu
beza berroren ihardun
zuzena, zeru goietan
izan dezagun guztiok
gure azkena.
Etxeko andreari
Zelai erdian loreak
argi, larros, krabelin
ta lili.
Etxe hontako
etxekoandreak Ama
Birjina dirudi.
Etxe hontako
urdaiazpiko asko,
kakotik zintzilik,
ta lukainka gorriak
ugari poltsa
betetzeko guri.
9. SANTA AGEDA (DIOS TE SALVE)
Sarrera
Bedainkatua, alabatua
aldareko sakramentua.
Pekatuaren mantxarik gabe
zeina den konzebitua.
Leloa
Dios te salve, ongi etorri!
Gabon Jainkoak diela!
Legearekin kunpli dezagun
Santa Agedaren bezperan.
Koplak
1
Hau aizearen epela,
airean dabil horbela.
Etxen ontako jende leialak,
Gabon Jainkoak diela.
2
Zapata zuri paperez,
euri danean batere ez.
Nagusi jauna, esan
bezaigu hasiko geran
edo ez.
3
Horroko or goian
izarra, errekaldean
lizarra.
Etxe hontako nagusi
jaunak urre gorrizko
bizarra.
4
Horroko hor goian
elorri, hondoa jo ta
erori.
Etxe hontako
etxekoandreak Ama
Birjina dirudi.
5
Etxeko seme zalduna
Jesukristoren laguna,
horla bakarrik gaizki
zaude behar zenduke
laguna.
6
Etxeko alaba, noz
zera? inon ageri ez
zera.
Atoz honera ate
ondora gure ilunak
kentzera.
7
Lau galai gazte badauzkat,
jarriko dizut aukera.
Neroni ere gaian nago
baldin guztatzen ba zera.
8
Emango bauzu emazu,
bestela ezetz esasu,
ate ondoan hortzak hiltzera
amak ez gaitu bialdu.
9
Eskupekoa hartu degu ta
orain abia gaitean
adiosakin ez degu eta
agur ikusi artean.
JOSE INAZIO ANSORENA. EUSKAL KANTAK EREIN. DONOSTIA 1993
10. Santa Ageda
Lastimea da, etxekotxuok,
lotxu gozoan al zaree?
Gaur Santa Ageda bezpera da ta
mesedez altzau zaiteze.
Kintoarentzat:
Soldadu zoaz soldadu,
amaren seme sobradu;
borondaterik baldin badago
limosna billa gatoz gu.
Limosneruak, Santa Ageda
ez da astean astean;
urtean baten eta beratan
zezeilaren bostean.
Oles da ole s ementxe gatoz
ondo lotsaz ta bildurrez,
nagosi jaunak esandakoa
kantauko badu(dogu) edo ez
errespustarik ez du agiri eta
aurrera segitzen guez.
Oles da oles atean,
kantutxu asi gaitean;
Santa Ageda kantatzen gatoz
etxe onetako atean.
Kantauko badu esan deiskula
iñor badago etxean,
iñok ezetzik ez diño eta
kantetan asi gaitean.
Neure kristauak, badakizue
noz dogun Santa Ageda,
lege zarreko usadioan
kantuen gatoz atera
Martirioak esplikatzeko
lizentziarik ete da?
Sentimenturik izaterikan emen ez dogu ostera.
Kristau maiteak, gogoan artu
nortzuk gagozan atean:
aurtengo urteko kinto gazteak
Santa Agedantzat batzean.
Kantauko bada esan deiskula
iñor badago etxean,
iñok ezetzik ez diño eta
kantetan asi gaitean.
Neure kristauok, ez galtzearren
lege zarreko usuak,
Santa Agedak kantatzen gatoz
aurtengo urteko kintuak.
Libertadea eskatzen dogu,
errttar biotzekuak,
gaur zurori emen esplikatzeko
Santa onen pasadizuak.
Juan manuel Etxebarria Ayesta. Zeberioko Kantak. Auspoa 1999.