INAUTERIAK

Las diversas conmemoraciones que nos depara el ciclo anual, y no sólo aquellas consideradas –y este vocablo tiene aquí suma importancia– como de carácter profano, sino también algunas de signo religioso, pueden llevar en ocasiones, incluso en su misma naturaleza, el mito. Otras veces nos será suficiente hurgar en su fondo o entraña, en el fondo del objeto motivo de estudio, para comprobar que el mismo, de manera más o menos clara, roza con el terreno mítico.

Juan Garmendia Larrañaga

Iñauteriak neguaren akaberarekin eta udaberriaren sarrerarekin batuta dauden neurrian, antzinako sinesmen animistaren jatorri mitiko bat dute. Gainera, zenbait lekutan, izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen.

Beraz, esan daiteke, mitologiarekin zerikusia badutela iñauteriek. Eta, egia esan, bertan agertzen zaizkigun pertsonaia batzuk elezaharretatik ateratakoak dirudite. Sorginak eta akerbeltz, pertsonaia mitologikoak agertzen zaizkigu ihauteri batzutan, eta azken aldian, zenbait herritako ihauterietan sortzen ari diren pertsonaia berriak mitologiatik jasotakoak dira asko eta asko (Lamiak, Jentilak, Basajaun ...).

Dena dela, mitologia pertsonaiak nahiz ihauteria pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Ihauteri ohituerak eta pertsonaiak, hain zuzen ere, hasieran aipatu bezala, kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin zerikusia dute.

Euskal Iñauteriak


Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. haratuste hitzaren jatorria "haragi uztea" omen da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi).Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri hitzak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.

Euskal Herrian zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela uste izan da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da inauteria askotan. Horren adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan: (Olaztin zimaurra botatzen da gurdi batetik eta Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko. Ituren eta Zubietan, berriz, joaldunak ateratzen dira, zarata eginez, erritmo jakin bati jarraiki. Hainbat herritan,pertsonaia doilor jakin bat egiten da erru kolektiboaren petzero, esaterako, Arabako Porretero izeneko pertsonaia, zeina epaitu eta putreek jan dezaten errekara botatzen den.

Egun hiri inauterietako osagai nagusiak mozorroa, musika eta dantza badira ere, inauteri tradizonaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta zurrumurruak zabaldu eta abar.

Beste batzuen arabera, udaberriaren hasierarekin lotzen dituzte, eta, beraz, jai hauek duten kutsu kristaua ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Kristautasunak jaiak bereganatu eta arestian aipatu diren jaiaren denbora-mugak jarri bide zituen.Elizak gizartean eragin handia zuen garaian Garizuman penitentzia eta barau aro gogorra egten zen. Horregatik, Garizuman sartu baino lehenagoko aldia alaitasunez eta ohiko giza arauei muzin eginez ospatzen zen Iñauteri festarekin. Ospakizun honetan kristautasunaren aurretik zetozen ohituren zantzuak ere badaude.

Gizarte arauak itogarriagoak ziren garaian ihauteriak garrantzi handiago zuten; ihauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak bestelakatzen ziren: eskalea zena aberats bilakatzen zen, gizonezkoa emakume, apeza apezpiku ...

Iraultza hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin eta berriro debekatzen saiatzen ziren, edota zigor galantak ezartzen. 1601. urtean Irunean ihauterietan apez batek kardinalearena egiteagatik, gogorki ordaindu behar izan zuen: bi urtez hiritik herbesteraturik, urte an soldatarik gabe eta isun bat ordaindu beharra.

Garai batean, Nafarroan batez ere, Garizuma baino lehenagoko hiru ostegunak ospatu egiten ziren. Lehenbizikoa izakunde, aitakunde edo gizakunde izena hartzen zuen; bigarren ostegunak emakunde edo andrekunde eta azkenak orokunde edo orakunde.