Antton Jauregizuria
"JATORREZKO EUSKAL KEMENAK"
MARI
Airean eta dirdiratsu
bertako zerutik
mendiko etxeruntz, Mari.
LUR, EGUZKI, ILARGI
Amalurratik,
eguzki ta ilargi,
eguna ta gaua.
LAMIA
Erreka garden gainetik
eguzki itsugarri izpiak
lamia ilegorriaren
aura distiratsu.
TTARTALO
Ttartalo bildurgarria
dena begi ta sabel
irensteko beti prest.
Harriaren herria, jentilek
bazenikiten...
kixmiren fededunak, ordez,
soilik sinesten.
Akerbeltzaren begi ilunak
beste mundu baten ispilu
egitan nor garen gogoratzeko.
AIDEKO
Haizeak
aspaldiko bi lagunengan
nahiko hosto
eraman.
BASOJAUN
Mamia ta azala
Basojaunaren osotasuna
orain ere bai agerian
HERENSUGE
Lur sabeletik
suak, bizirik,
lurretik zerura
HERIO
Pausuz pausu
bakoitzaren atretik
herio esku hotza.
ETSAI
Materia, arima, izpiritua
bildur atetetik pasa ondoren,
nun entzun liteke etsaien pausuak?
BEHIGORRI
Aterik gabeko
- behigorri begizorrotz-
sarrerak zaintzen.
MAIDE
Harri barnetik
suak tartean
Maide, gora ta behera.
GAUEKO
Ezaguera eza
ergelen harrotasuna
Gauekoaren aukera.
ORTZI
Lurreraino
Ortziren tximista
Bizia pizten.