Jeinu gehiago

Aari, Addar, Atarabi, Bargotako Joanes, Mateo Txistu, Etxajaun, Gaizkina, Gauargi, Gerixeti, Inguma, Intxitxu, Jaun Zuria, Mairu, Mikelats, Malo, Xaindia, Yanagorri

Aari

Aari Arabako Okinako leize ospetsuan bizi zen ireluetako bat zen, ahariaren itxura hartzen zuena. Gipuzkoan, Oñatiko Gaiztozulo leizean ere agertzen zaigu elezaharrak diotenez.

Oro har, Leizetan bizi ziren irelu-ahariak, Mariren laguntzaileak ziren. Jainkosak aharien gorputza burukotzat erabiltzen du lo egiteko. Baita beraien adarrak ere harikailtzat iruteko. Marik oso gustuko oparitzat hartzen du ahari bat berari eskaintzea. Batzuetan Marik ahari bat erabiltzen du bere gainean ibiltzeko, zaldia balitz. Jainkosak ere ahariak zamaberetzat erabiltzen ditu. Horrela sinisten dute Zegaman Aketegiko Damaren kasuan.

Ahariekin batera, ardiak ere zenbait elezaharren eta sinismenen protagonistak dira. Haien pisua handia da euskal mitologia eta sinismen zaharretan. Normala da kontutan hartuz artzaintzak gure nekazal gizartean izan duen garrantzia.

Euskal Herriko zenbait lekuetan, ekaitza ekartzen duten hodei mokorro zuri handiei ahari buruak deitzen diete, irelu hau ekaitzekin lotuz.

Bertakoek sinisten zutenez, ahariren bizilekua den Okinako leizetik sortzen omen ziren eskualdeko uztak eta baratzak suntsitzen zituzten ekaitz eta txingor-hodeiak.

ELEZAHARRA: Ardiek hitz egiten zuten garaia

Leitzako baserritar batek kontatzen zuen ipuin hau: Ardiek hitz egiten zuten garaian, artzain batek ataka ireki eta artaldea belardi batean sartu zuen, baina ardiek ez zuten belarrik jaten, zeren eta batak besteari (istorioaren beste zenbait aldaeretan belarra berak mintzatzen zitzaien) "Aurrean goxo, aurrean goxo" esanez aurrerago joaten ziren, eta egun hartan belarrik jan gabe gosez geratu ziren.

Hurrengo egunean artzainak ataka berriz ireki eta artaldea belardi berean sartu zuen; oraingoan ordea, gosetutako ardiak, "Bertan goxo, bertan goxo" esanez belarra jaten hasi ziren".

Addar

Addar edo Aiar, azken hau txikigarri bat da, Euskal mitologiaren Zuberoako irelu gaiztoa da. Etsai bezalako irelua da, eta berekin antzekotasun handia dauka. Bere izenak adar esan nahi du. Izaki adarduna da beraz.

Atarabi

Atarabi Mari eta Majuren umea da. Zintzoen ahaide da Atarrabi. Etsairen ikasle izan da, Mikelats bezala. Itzalik gabe bizi omen zen, baina bizitzako azken unetan berreskuratzea lortu zuen.


Bargotako Johanes


Bargota Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatutakoa.

Bargotako aztia edo Bargotako sorgina kondairaren arabera XVI. mendean Nafarroako Bargota udalerrian bizi zen Johanes izenezko gizon bat zen, aztia izateko ospea zuen.

Bere inguruko kontakizun eta pasarte ugari aipatu ohi dira: deabruarekin adiskidetasuna zuela, zeruan zehar laino baten gainean bere neskamearekin batera hegan egiten zuela eta Madrilgo zezen plaza gainean agertzen zela, une berean bi leku ezberdinetan ikusi zutela, ekaitzak eragiten zituela,Iruñeko ostatu batean behin baino gehiagotan bere burua kendu eta berrezartzen zuela, akelarretara joaten zela...

Inguru haietan bere ekintza eta lapurretak burutu ohi zituen Juan Lobo deituriko bidelapur baten laguna ere ba omen zen.

Dirudienez familia dirudun batekoa omen zen. Lanbidez Bargotako apaiza zen eta ikasketadun gizona zen, baina sorginkeria eta magia beltzaren inguruko zaletasuna edo joera ere bazuen, hori dela eta, gai horiei buruzko liburu ugari irakurtzen zituen.


ELEZAHARRA: ZIKOITZA

Juanisek bazuen bizilagun bat herriko mailegari zikoitz batekin sekulako zorra zeukana. Gizonak argi urratzetik gaua arte egiten zuen Ian baina ezin zuen zorra kitatu.

-Ez hadi kezkatu - esan zion Juanisek zer gertatzen zitzaion jakin zuenean-. Baditiat berrehun aker ukuiluan. Esaiok Iehen zor dioana ahazteko eta beste 2.000 erreal emateko. Nik akerrak emango zizkioat eta horiek gehiago balio ditek.

Mailegu emaiieak akerrak ikusi zituenean, tratua idatzi eta sinatu zuen. Hurrengo egunean, egindako negozioaren pozez, akerrak ateratzera joan zen. Ukuiluko atea zabaldu zuenean, lehenik aker-taldearen burua atera zen eta gero, bina-bina, gainerakoak. Ateratzerakoan isatsa jaso eta agurtu egiten zuten, beiaunak makurtu eta burua jaitsiz. Hori ikustean, deabruaren gauza iruditu zitzaion zikoitzari; izuturik, aitaren egin zuen; eta akerrak bat-batean desagertu

ziren.

Izua joan zitzaionean, mailegari zikoitza maiiegu hartzailearengana joan, eta aker haiengatik ordainduak eta zorra itzultzeko eskatu zion, esanez akerrak desagertu egin zirela eta horrenbestez berak ez zuela ezer irabazi. Juanisen lagunak, ordea, sinatutako tratua erakutsi zion, eta aho bete hortzekin geratu behar izan zuen maiiegari zikoitzak.

ELEZAHARRA: IRUNERA BIDAIA

Benin batean Bargotako Juanisek Iruneko San Ferminetara joatea erabaki zuen. Normalean, hodeiren baten gainean ibili ohi zen batetik besterako ibilietan, baina egun hartan zerua urdin-urdin zegoenez, oinezkoan behar izan zuen.

Ehiztari beltza edo Mateo Txistu


Ehiztari beltza Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia da. Atsedenik gabeko ibileran ehizagaien bila mendi eta aranetan barrena ibiliko da.

Mitoa Euskal Herri osoan nahiko hedatua dago . Euskaldunon artean, beste izen batzuk ere ezagutzen zaizkio: Martin edo Mateo Txistu Zerainen, Salomon erregea edota Errege-Xalomon Zuberoan, Oiartzunen eta Dohoztin, Joanito edo Juaniko Txistularia Zerainen, Salomon-apaiza eta Prixki-Joan Usurbilen, Martin-abade Gesalibarren. Abadearen txakurrak mitoaren beste izen bat da, kasu honetan protagonismoa emanez ehiztari beltzaren lagun dabiltza txakurrei. Mito hau Euskal geografian oso zabalduta dago, baina baita Europa guztian barrena ere..

Ehiztari beltzaren edo Mateo Txisturen mitoa Europa guztian "Ehiza basatiaren" izenarekin ezaguna da. Era ezberdinak hartzen ditu kontinentearen ipar, mendebal eta erdialdean. Literaturan ere askotan erabilia izan da Ehizaldi basatia.

Mito guztien jatorria beti berbera da: ehiztarien mamu-talde bat eta bere ehiz txakurren eta zaldiek lagundurik, zeruan zehar eginiko ehizaldi batean. Batzuetan lurrean zehar, beste zenbaitetan hegaz gainean. Gehienetan ekaitz bortitzetan azaltzen da Ehiza basatia.

Oso zabaldua da betiko atseden hartzera edo betiko sutara doazen arimak airean ibiltzen diren ustea. Gauez, ekaitza denean, suziriak pizturik daramaten arimek dabiltza airean gorpu berriei laguntzen.

Mitoaren geografia Euskal Herrian: Ataun, Zerain, Arrasate, Dohozti, Oiartzun, Zuberoan, Usurbil, Kortezubi, Izarraitz

Ehiza basatia ikustea zantzu txartzat hartzen omen da, guda ala izurritea etor daiteke edo ehiza ikusten duenaren ala hurbileko norbaiten heriotza. Ehiza basatiaren bidean dauden edo ehiza basatiaren atzetik jarraiki doazen gizakiak hildakoen mundura eraman litzakete.

ELEZAHARRA: Mateo Txistu

Apaiz hau gipuzkoarra zen ohituraren arabera ta Udalako elizaurrearen apaiza zen. Apaiz hau ehiztari amorratua zen, eta behin, meza ematen ari zenean, bere txakurrak zaunkaka zeundela entzun zuen eta geroxeago herritar bat sartu zen elizara eta honela esan zion apaizari: "Apaiz jauna, txakurrak jeiki die ta txekor bat baiño handiago den erbi baten atzean ari dira".Martin Abade denetaz ahaztu zen, Meza Sakratua utzi zuelarik, bere armak hartu zituen eta erbiaren ehiza joan zen bere txakurrekin, ta etziren iñoiz gehiago itzuli. Mende asko igaro dira ta apaiz pekatariaren arima baso, haran eta mendi guztietatik dabil Jaungoikua barkatzen diodan harte. Badago apaizaren txistuak entzun dituenak. Batzuk esaten dute bere txakurren zaunkak baso guztietatik entzuten direla. Beste batzuk ala diote; haizea indartsu dijoanean apaizaren damuak entzuten direla barkamena eskatzen.

Etxajaun

Etxajaun euskal mitologiako izakia da. Gauez agertzen da eta etxearen babeslea da.

Gaizkina

Jeinu gaiztoa dugu hau, pertsonak jasaten dituzten hainbat gaixotasunen eragile. Burukoaren lumetan agertzen da, lumak oilarraren buruaren itxura hartzen dute eta orduan Gaizkiñek ohean lo dagoena gaixotzen du. Sendabide bakarra lumazko oilar burua erretzea da, erretzearekin batera gaixotasuna desagertzen baita.

Saran, Elorrion eta beste zenbait lekutan aipatzen da.

Gauargi

Gauargi Gipuzkoako Errezil herrian argiune edo argia bera, zenbait gauez mendian azaltzen dena.

Gerixeti

Gerixeti euskal mitologiako elementua; Bizkaiko zenbait lekutan hildakoen arima herratua irudikatzen duen itzala da.

Inguma

Jeinu gautar gaiztoa dugu Inguma, etxekoak lotan daudela agertzen da eta loaldi txarra ematen du. Ingumak bakean lo dagoenari bere atzaparrekin lepoa estutzen dio eta arnasa lasai hartzea eragozten dio, larrialdi izugarria pasaraziz. Amets gaiztoen eragile ere badugu eta gaixotasuna ere ekar ditzake lotan harrapatzen duenari. Mauma ere esaten zaio.

Jatorri garbirik ez duten gaixotasunen eragile izateak ematen dio Ingumari beste jeinu batzuen antza, hala nola, Aideko eta Gazizkiñe.

Herri askotan bada, gauean oheratzeko orduan esaten den esaldi magiko edo errezo moduko bat Ingumaren etorrera eragozteko. Ezpeletan eta Saran honakoa abesten dute Inguma ager ez dadin:"Inguma, enauk hire izu

Jainkoa eta Andre Maria

hartzentiak lagun;

zeruan izar, lurrean belar, kostan hare

haiek denak zenbatu arte

etzadiela niganat ager."

Anton Erkorekak dioenez, 'Incubo' erromatar geinutik etor daiteke izena: "los genios nocturnos que atormentan y oprimen a las personas mientras duermen son denominados Inguma, termino que supongo procederá del que servia para designar a los númenes romanos que venían a posarse sobre el pecho de los durmientes, provocándoles pesadillas y que recibían el nombre de «incubos»."

Intxitxu


Intxitxua leize eta eremu hutsetan bizi den euskal mitologiako jeinua da. Ataun inguruetan azti bat dela esaten da. Oiartzunen Arditurrin bizi diren hainbat izaki izendatzeko erabiltzen dute.

Jaun Zuria

Jaun Zuria iparraldeko lur hotzetatik, Eskoziatik-edo, Euskal Herriratu zela diote batzuk. Beste batzuk berriz, Sugaar eta Mundakako printzesa baten (Marirena beste batzuen esanetan) semea zela diote. Larrua elurra bezain zuria omen zeukan, gariak eguzkitako distiran duen koloreko adats luzea, eta zeruari kendutako isla urdina begietan.

Laster egin omen zen Bizkaiko lurren jaun eta jabe. Denek zioten begirunea, manbru eta trukuak (mairuak, musulmanak) lur hauetatik bidali zituelako. Arrosa andrearekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Hala ere, Jaun Zuria gizon gihartsu eta lerdena omen zen eta inguruko emakume asko, berarekin txoraturik, berarekin oheratu omen ziren. Horretatik Bizkai kostaldean, azalzuri eta ilehori jaiotakoak, haren nolabaiteko oinordekoak direla uste da.

Gaztelako erregeak Jaun Zuriaren beharra zuela-eta Butroeko gaztelu atzean, erregeren gerla-osteetan buru jarri zen. Benetako historian, ahozko tradizioak Jaun Zuria izena eman zion Bizkaiko III. jauna izan zen Diego Lopez I.a Harokoari. Alegiak dioenez, Arrosa andreak senarra gerran hil zitzaiola ustean, Errodrigo izeneko kondearen besoetan jarri zen, eta Jaun Zuria itzuli eta biak ezpataz hil zituen. Beste aldaera batek dioenez, emaztea eta amorantea hil ondoren, burua galdurik, itsasontzi batean Bizkaitik alde egin eta Ameriketaraino iritsi zen.

Bere gaineko istorioen berri Bizkaiko hainbat elezahar eta baladetan aurki dezakegu.

Mairu

Mairuak, Mairiak , Bidasoa inguruan intxisuak izenarekin ezagunak, Euskal Herriko toki askotan dauden kromlechak (harrizko zirkuluak) eraiki omen zituzten euskal mitologiako erraldoiak dira. Horregatik eraikin hauek mairu-baratzak deitzen dira ere.

Mairuek harritzar izugarriak eramaten zituzten Arradoi menditik, gazteluak, trikuharriak eta bestelako eraikinak altxatzen ziren lekuetara, herri esanek diotenez. Bai Marietxeren edo Gaxteeniako (Mendiben) trikuharria, bai eta Armiagaren (Behorlegin) harrizko estalki handiak Mairu batek eraman omen zituen hara.

Lamiei ere trikuharriak eraikitzea egotzi zaie.

Euskal mitologiatik at, iparraldeko afrikarrak izendatzeko ere erabili ohi da mairu terminoa.

Mikelats

Mikelats Mari eta Majuren umea da. Gaiztoen ahaide da Mikelats. Etsairen ikasle izan da, Atarrabi bezala.

Ekaitzak eta harriak botatzen ditu artaldeak eta uztak hondatzeko.

Malo

Malo edo Txorimalo gaueko jeinu bat da.

Xaindia


Xaindia, Saindia edo Saindua Bithiriña eta Iratiko oihanaren kondairaren heroia da.

Euskal Herri osoan hainbat bertsio daude kondaira honi buruz. Gauaren arriskuaz aritzen den istorioa da, besteek "Eguna gizakiarentzat eta gaua Gauekorentzat" esaten duten bezala[1]. Gainera, erlijio kristua edo bere ikurrak pagano edo deabruzko indarrak gelditzeko gai direla azaltzen du.

Honela dio istorioak: neska gazte bat, baserri handi batean neskamea dela, gau ilunean ateratzea onartzen du (diruagatik, gainera) erreminta baten bila (eskuare bat, edo are zehatzago aitzurrotx bat). Nahiz eta bertsio modernu guztiek ekintza artoa larrutzen ari zuten gau batean kokatzen duten, landare hau Amerikatik etorri baino lehenagoko istorioa dela nabaria da. Baserritik atera eta gauerdia jotzea, izpiritu ikusezin batzuek neskamea airetik eraman zuten. Baserritik pasatzean erreminta bota eta tximiniatik erori zen. Gero, lekutara eraman zuten eta Iratiko San Salbatore baselizatik pasatzean, otoitz egin eta deabruek lurrean utzi zuten. Bertsoen arabera, hilda edo bizirik dago.

Julien Vinsonek « Le râteau » (euskaraz "Eskuarea") bere bertsioan benetako istorioa zela eta honela zioen: hiltzean "beirazko gela egin eta eskuarea eskuan utzi ziotela"[2], "bere ama etxea eta neskatoaren gorputza San Salbatoren ikusi zituela" gehituz[3]. Izan ere, baseliza honetatik gertu horma-hobi itxurazko eraikina egin zutela egia da. Litekeena da horma-hobia beirazkoa izatea eta bertan zur polikromatuzko antzinako estatua dago. Estatua beso bat altxatua eta bestean aitzurra zuen neska batena zen. Bestetik, baseliza hau mitologia gune nabaria da Basajaunekin loturiko zenbait kondaira ere bertan kokatuta daudelako.

Yanagorri

Yanagorri Auñamendin, Mariri lotutako jeinu baten izena da. Auñamendi edo Ani mendiko gailurrean zeukan bere egoitza. Bertan lorategi zoragarriak zeuden, eta bertako landareekin egindako edabea demaseko indarra ematen zion edaten zuenari. Hala ere, jauregira eta lorategira heltzeko, bertako zaindariak ziren "Peluts" erraldoien zaintza gainditu behar zen. Behin edabea edanez gero, posiblea zen borrokan "peluts" horiek garaitzea. "Peluts" izena gaskoia da, eta antza euskal basajaunen antzeko izaki mitologikoak ziren. Pirinietako gailur nagusienetan kokatutako jauregi edo izaki mitologikoen egoitza magikoen kondairak oso zabalduta dago mendimultzo guztian barrena.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_izaki_mitologikoen_zerrenda