MAIDE

BESTE IZEN BATZUK: MAINDI, MAIRI, MAIRU, INTXIXU


Lapurdin, Nafarroa Behean, Zuberoan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban aipatzen da.

Badirudi Maide, Mairi eta Mairu jeinuek jatorri bera dutela. Jentilen antzera, antzinako gizon fedegabeak bezala ageri dira, antzinako euskaldunak bezala. Hainbat lekutan, adibidez, Garazin, Nafarroa Beheran, pertsona fedegabeei edo bataiatu gabeko umeei eta jatorri arabiarra dutenei mairu deitzen zaie, gaur egun ere.

Maide jeinu gautarra da. Gauetan, tximiniatik behera sartzen da etxeetan, bertako biztanleek utzi dizkioten eskaintzak jasotzera. Gizon itxura du, eta Lamien kide agertzen da kontakizun askotan. Maide ere, beste jeinu asko bezala, trikuharrien eraikitzaile agertzen zaigu zenbait kontakizunetan.

Mairuren beso lehorrak edo besoko hezur batek dohain misteriotsuak omen ditu. Garaziko kontakizun batean, bataiatu gabeko haurraren beso lehorrari ‘mairu-beso’ deitzen zaio; eta gauean suziri modura erabiliz, etxeko bizilagunak loak hartzen omen ditu.